Igandea, 2013-05-19

Gordailua | Ekonomia Atal honetarako RSS jarioa

Metaleko hitzarmena «alarma gorrian» dagoela salatu dute

Gipuzkoako metalgintza arloko lan hitzarmenaren inguruan «alarma gorria» dagoela salatu du LAB sindikatuak, eta hilaren 24an, ostirala, sektore horretako lantegietan greba egiteko deia egin du, sei arrazoi argudiatuta. Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena desagertuko balitz, Estatuko Metalgintza Hitzarmena ezartzeko arriskuaz ohartarazten du sindikatuak. Hala balitz, «enpresetan dagozkigun eskubideei eusteko bakarrik, izugarrizko borroka» beharko luketela diote, eta erabakiak  [...]

Baserriko produktuak kontsumitzeko ekimena jarri dute abian sei herrik

Baserrietako produktuen kontsumoa bultzatzeko Bertatik Bertara ekimena jarri dute abian Ezkio-Itsasoko, Gabiriako, Legazpiko, Ormaiztegiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek eta Goimen elkarteak. Proiektuak Uggasa garapen agentziaren eta Bi-Tartean eta Ilinti merkatari elkarteen babesa du, eta guztiek elkarrekin lan egingo dute baserritarren produktuak dendetan, tabernetan eta jatetxeetan saltzeko. Dagoeneko 61 merkatarik eta ostalarik bat egin dute ekimenarekin. [...]

Idiazabalgo Udalak jatetxea ireki nahi du udaletxe zaharrean

Eusko Jaurlaritzaren Basquetour turismoaren euskal agentziak eta Idiazabalgo Udalak Edertze Plana egin dute. Helburua zerbitzuen kalitatea hobetzea da eta, horretarako, 30 ekintza zehaztu dituzte. Horietako bat herrian jatetxe bat irekitzea da eta udala horretarako lanean hasi da. Udaletxe zaharrean ireki nahi du jatetxe hori. Edertze Plana atzo aurkeztu zuen udaletxean Arantza Madariaga Basquetour-eko zuzendariak. Plan [...]

Nafarroako Gobernuak dio ez dutela Iruñea eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen AHTren zatia egingo

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Iruñea eta Euskal Y lotuko lituzkeen AHTren zatia eraikitzeko proiektua. Iruñea eta Castejon arteko zatiari eutsiko diote, baina Nafarroako zatia Ezkio-Itsasoko geltokiarekin lotzeko lanak ez dituzte egingo, epe motz eta ertainean behintzat. Hala zehaztu du Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarralukik, Nafarroako Parlamentuan. “Eusko Jaurlaritzak Ezkio-Itsaso bitarteko loturaren alde egiten [...]

Ireki dute Enpresa ekimen berritzaileen lehiaketara proiektuak aurkezteko epea

Goieki Goierriko Garapen Agentziak egin du dagoeneko Enpresa Ekimen Berrien XVI. Sariketara proiektuak aurkezteko deialdia. Azken urteetan egin bezala, bi ataletan banatu dute lehiaketa: batetik, Enpresa ekimen berriko proiektu onena sarituko dute, eta bigarrenik, enpresan bertan egindako proiektu berritzaile onena. Parte hartzeko asmoa dutenek hilaren 26rako aurkeztu dituzte proiektuak Goiekin. Enpresa ekimen berriko proiektu onenaren sariketaren [...]

Zaldibiako Udalak 1,6 milioiko udal aurrekontua du, zerbitzuak eta ondarea mantentzeko

“Ez da azpiegitura berriak eta erraldoiak egiteko garaia. Zaldibian gaur egun dauzkagun azpiegituretan inbertitu eta eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko izango da aurtengo udal aurrekontua”. Joxean Etxabe alkatearen hitzak dira, 2013ko udal aurrekontuaren izaera laburbiltzeko erabili dituenak. Krisiarekin «garai zailak» direla aitortuta, proiektu berririk ez du abiaraziko Zaldibiako Udalak. Guztira 1.615.069 euroko aurrekontua onartu zuen udalbatzabak [...]

Orklin ekoitzitako gaien erakusketa Lazkaon jarriko dute gaur

Lemniskata Goierriko zientzia sareak Ordiziako Orkli kooperatibari eskainitako erakusketa ibiltaria Lazkaon edukiko du, aste honetan. Gaurtik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara ikusi ahalko da, kultur etxeko erakusketa aretoan. Orklin ekoitzitako gaiak egongo dira, eguzki plaketatik balbula aukeretara.

Uraren zergaren kobrantza Altzagan, Araman eta Itsasondon

Altzagako, Aramako eta Itsasondoko udalek bakoitzari dagozkion zergak kobratzeko epea zabaldu dute. Aurtengo lehen hiru hilabeteetako ur hornidura zerbitzuaren erreziboak ordaintzeko garaia maiatzaren 31ra bitartean jarri dute, hiru udaletxeetan.

Gazte Asanbladak eta Lazkaoko merkatariek zotz egin dituzte opariak

San Prudentzio jaietan, aurreko astean, Gazte Asanbladak ekimen aipagarria burutu du, herriko merkataritza indartzeko helburuz. Erosketak Lazkaoko dendetan egin dituztenei errifa-txartelak eman dizkiete, eta zozketan merkatariek eurek ipinitako opariak banatu dituzte. Astelehen iluntzean egin zuten zozketa, play-back saioaren ondoren. Hauek dira zenbaki sarituak eta bakoitzari dagokion saria:   Photografik. Argazki saio bat, 2289 zenbakiarentzat. Jesika [...]

Turismo eta merkataritzarako finantziaziorako laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak

Gaur goiezean Goitur eta Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoak Igartza jauregian eman duten prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzak merkataritza eta turismoari ginantzieroki laguntzeko programa zertan datzan azaldu dute. Kapital zirkulatzaileko finantzaketa premiei aurre egiteko, epe laburrera zorra berritzeko eta epe laburrerako zorra epe ertain zein luzera modatzezan datza programa hau eta enpresa txiki eta ertainentzat, banako enpresario eta profesional [...]