Ekonomia

Besaingo dendariek stock azoka egingo dute asteburu honetan, aurreneko aldiz

2012/02/22
Nork
Besaingo dendariek stock azoka egingo dute asteburu honetan, aurreneko aldiz

Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Zero Zaborri «tranpa egitea» egotzi dio PSEk, eta eztabaida eskatu du

2012/02/21
Nork

Iñaki Dubreuil Ordiziako PSE-EEko zinegotziak Zero Zabor taldeari «tranpa egitea» egotzi dio, eta zaborraren kudeaketaren inguruan eztabaida «argi, garden eta leiala» irekitzeko deia egin du. Egunkari honek joan den astean kaleratu zuen albiste bat Zero Zabor taldeak zaborraren kudeaketaz duen iritziari buruz, eta erantzun gisa egin ditu adierazpen horiek zinegotzi sozialistak. Dubreuilen iritziz, Zero Zabor [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Kooperazio proiektuetarako diru laguntzak banatu ditu udalak

2012/02/21
Nork
Kooperazio proiektuetarako diru laguntzak banatu ditu udalak

Gobernuz Kanpoko Erakundeetako ordezkariak udal agintariekin, gaur goizean. Ordiziako Udalak gaur goizean banatu ditu Ipar-Hego kooperazio programaren diru laguntzak. Urtarrileko osoko bilkuran erabaki zuen Udalbatzak diru eskaera egin zuten 19 proiektuetatik 9ri laguntza ematea, eta gaur jaso dute laguntza hori bederatzi Gobernuz Kanpoko Erakunde horiek. Udalak 95.000 euro banatu ditu bederatzi proiektu horien artean. Kooperazio [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Udal gobernuak eta H1!-ek aurrera atera dituzte aurrekontuak, EAJren abstentzioarekin

2012/02/17
Nork
Udal gobernuak eta H1!-ek aurrera atera dituzte aurrekontuak, EAJren abstentzioarekin

Udal gobernu taldeko zinegotziak, elkarrekin hizketan. Beasaingo udal gobernuak aurrera atera ditu 2012. urteko aurrekontuak. Bilduko eta Aralarreko zinegotzien aldeko botoez gain, H1!-eko Joxi Intsaustik ere alde bozkatu zuen; EAJk berriz, abstentziora jo zuen, “aurrekontuak ez blokeatzeko”. Hala, udalak 17,7 milioi euroko aurrekontu osoa izango du; horietatik 13,5 dira udalaren berezko aurrekontua, eta 3,6 milioi, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Politika | Iruzkinak ezgaituta

AHTren lanetako lehen harria jarri dute Ezkio-Itsason

2012/02/17
Nork
AHTren lanetako lehen harria jarri dute Ezkio-Itsason

Abiadura handiko trenaren lanetako lehen harria jarri dute goizean Ezkio-Itsason. Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Carlos Urkixo Espainiako Gobernuko ordezkariak parte hartu dute ekitaldian. zati horretan lanean hasita, hamalau dira guztira Gipuzkoan lanean ari diren zatiak. Ezkio-Itsasoko zatiak 2,8 kilometro izango ditu, eta Arriolaren arabera, “puntu estrategikoa” izango da, Goierriko eta Tolosaldeko geltokia hartzeaz gain, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Ekonomia, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Zumarraga | Ez dago iruzkinik »

Amiantoaren ondorioz hildako lankideak omendu dituzte

2012/02/17
Nork
Amiantoaren ondorioz hildako lankideak omendu dituzte

CAFeko enpresa batzordeak, azken aste eta hilabeteetan hildako bi lankide omendu ditu gaur, ordubeteko lanuztearekin. Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura izan da, eta minutuko isilunea eta lore eskaintza ere egin dituzte. Abenduan hil zen Paco Gonzalez eta aste honetan joan den Antton Irizar lankideak gogoratuko dituzte horrela. 10:00etatik 11:00etara egin dute elkarretaratzea, CAFeko Beasaingo sarrera [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia | Iruzkinak ezgaituta

Lehen esnea, orain arrautzak eta gazta

2012/02/17
Nork
Lehen esnea, orain arrautzak eta gazta

Andres Urbizu arrautzak makinan jartzen Andres Urbizu zegamarra beti izan da berritzailea. Gaztetan Zegamako paper fabrikan lan egin zuen, eta hura itxi zutenean ogiak banatzen ibili zen. Gero oilaskoak jarri zituen baserrian, eta gazta ere egiten zuen. Herrian denda bat eduki zuen, baina negozioa eskualdatzeko erabakia hartu zuen handik denbora batera. Aspalditxoan oiloak hazten ditu [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Zegama | Iruzkinak ezgaituta

Amiantoak eragindako kalteak salatzeko bilkura deitu dute biharko

2012/02/16
Nork

CAFeko enpresa batzordeak, amiantoak eragindako kalteak salatzeko ordubeteko geldialdia eta bilkura deitu ditu biharko. Amiantoarekin lan egin izanagatik, azken hilabeteetan hil diren Paco Gonzalez eta Antton Irizar langileak gogoratuko dituzte bertan. 10:00etatik 11:00etara elkartuko dira, CAFeko Beasaingo sarrera nagusian dagoen monumentuan. Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, “Beasaingo lantegian dagoeneko 19 langile dira beraien lanpostuetan amiantoa arnasteagatik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasaingo auto tailer batean

2012/02/16
Nork
Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasaingo auto tailer batean

Sute batek kalte handiak eragin ditu Beasain eta Olaberria arteko mugan dagoen Ford markako auto tailerrean. Atzo iluntzean piztu zen sutea, 19:00ak aldera, konponketa lanetarako igogailu elektrikoan zegoen kotxe batek su hartu zuenean. Garrak berehala zabaldu ziren eta beste bi ibilgailu erre ziren; tailerrak berak ere kalte handiak izan ditu, suak gora egin ahala, teilatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Matea, feriako edabe berogarria

2012/02/16
Nork
Matea, feriako edabe berogarria

Uliako komunitatekoak matea eskaintzen. Uliako Labea komunitatekoak udaberrian hasi ziren Ordiziara etortzen, eta ogia eta hainbat produktu ekologiko dituzte salgai udaletxe pareko eskailerak igo eta bertan aurkituko dugun postuan. Negu partean mate infusioak ematen hasi ziren, gainerako saltzaileek eta bezoroek proba zezaten. Azken aste hauetako hotza lagun ona izan dute. Hasieran probatzeko errezelo antza erakusten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Entzun albisteak


Entzun [otsailaren 22ko] albisteak.
Goierri Irratiko EgunOn Goierri saiotik hartuta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

RSS josu maroto

  • inauteriak
    oinarrizko marrazkiaGOIBERRI astekariaren 3. alerako eginiko ilustrazioa.Ilustración para el 3 número del semanario GOIBERRI.lamy safari + photoshop […]

RSS Gaurko hitza

  • zingo
    iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: ad. [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde en sounding line, lead line Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan z […]

RSS The Indezents bloga >>

  • Langile zapaltzaileak eta hainbat fauna
    Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sa […]

RSS Patxitrapero

  • Hitza bera baino garrantzitsuago
    Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila belt […]

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 44 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 44 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 47 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]



lasterketak

Bereziak

etxebizitza

36ko gerra

etxebizitza

etxebizitza