Ekitaldiak

Zine Kluba: Two Lovers

2011/02/24
Nork

zingizango.com• Oraingo honetan emanaldi bikoitza izango da, lehena otsailaren 25ean (ostirala) gaueko 22:15etan eta bigarrena 27an (igandea) arratsaldeko 19:30etan Zuzendaria: James Gray. herrialdea: Estatu Batuak. Urtea: 2008. Iraupena: 110 min. Generoa: Drama, erromantzea. Aktoreak: Joaquin Phoenix (Leonard Kraditor), Gwyneth Paltrow (Michelle Rausch), Vinessa Shaw (Sandra Cohen), Isabella Rossellini (Ruth Kraditor), Elias Koteas (Ronald Blatt), John Ortiz (Jose Cordero), Moni Moshonov (Reuben Kraditor), Julie Budd (Carol Cohen), Bob Ari (Michael Cohen). Gidoia: James Gray eta Richard Menello. Produkzioa: Donna Gigliotti, James Gray eta Anthony Katagas. Argazkia: Joaquin Baca-Asay. Muntaketa: John Axelrad. Produkzioko diseinua: Happy Massee. Jantziak: Michael Clancy.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Binakako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du asteburuan Azurmendik

2011/02/22
Nork

Igandean Espejon (Araba) Donato eta Oihan Larretxeari irabazita, Binakako Aizkora Txapelketako finalerako txartela lortu dute Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Guztira 23 minutu eta 34 segundo behar izan zuten lana amaitzeko, Larretxeartarrak baino minutu bat gutxiago. Lehen enborretan pareko denboretan aritu baziren ere lau aizkolariak, azken sei enborretan gogor lan egin zuten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola, Kultura, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta

Gaztetxeko kideek ‘lip-duba’ grabatuko dute larunbatean

2011/02/22
Nork

Euskal Herrian iaz zabaldu zen abesti baten bueltan etenik gabeko grabazioa edo lip-duba egiteko joera. Artean hitz ezezaguna zen, oraindik ere askori arrotza egingo zaiona, baina antzeko grabazioak egitea ohiko bihurtzen ari da. Goierrin, esaterako, segurarrek grabatu zuten Gaztea irratiaren lehiaketa baterako, eta adin guztietako herritarren parte hartzea lortu zuten Xabier Leteren abesti bat gidoi hartuta. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Ikus-entzunezkoak | Iruzkinak ezgaituta

Martxoa bertso doinuz jantziko da Goierri Garaian

2011/02/22
Nork
Martxoa bertso doinuz jantziko da Goierri Garaian

Bederatzigarren urtez, Urretxuko eta Zumarragako Bertso Eskolak Martxoan Bertsoa egitasmoa antolatu du. Datorren larunbatean abian jarriko dute Legazpiko Arrano tabernan egingo duten  kanporaketarekin. Bertso txapelketa herrikoiaz gain, ekintza eta jarduera ugari antolatu dituzte. “Ohi bezala, sorpresaz beteriko egitarau betea izango du aurten ere Martxoan Bertsoak. Herriko taldekako bertsolari txapelketa da, agian, ekitaldi ezagunena eta  jendetsuena” dio Gorka Azkarate Bertso Eskolako [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bertsolaritza | Ez dago iruzkinik »

Hitzarok urteko batzarra egingo du ostiralean

2011/02/22
Nork

Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du ostiralean, hilak 25, Barrena kultur etxean, 18:30ean hasita. Lau puntuko gai-zerrenda izango dute aztergai: 2010eko jarduna eta diru-kontuak azaltzea; 2011. urteko egitasmoa eta aurrekontua azaltzea; zuzendaritza taldeko kide berriak hautatzea; eta galde-erantzunak. “Batzar horretan erabaki garrantzitsuak hartzen dira, eta horregatik Hitzarokide guztiei batzarrean parte hartzeko deia” [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Ados kolektiboaren zeramika erakusketa Aterpen

2011/02/21
Nork
Ados kolektiboaren zeramika erakusketa Aterpen

Irungo (Gipuzkoa) Ados taldeko Iñaki Morten eta Mercedes Marinas artistek egindako piezekin osatutako erakusketa ikusgai dago Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Guztira 15 lan daude ikusgai, denak 2010ean eginak. Sormenezko zeramika piezak egiten dituzte bi artistek, zeramika piezak tenperatura handiko labeetan sartuz eta esmalteekin eta koloterako beirekin apainduak. Hiru elementu horiek nahastuz lore formako lanak, abstraktuak, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Erakusketak, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Lehengo eta oraingo musika taldeen agertoki ugari gaur Ordizian

2011/02/19
Nork
Lehengo eta oraingo musika taldeen agertoki ugari gaur Ordizian

Musika ekimen anitza eta berritzailea ari dira egiten gaur Ordizian, arratsalde erdian hasita. Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen harira, hainbat musika talderen kontzertuak entzuteko parada dago, batzuk aldi berean. 18:00ak pasatxoan hasi dira lehen bi kontzertuak, Herrikoa eta Urdin tabernetan. Silikonay taldea, ekinean Oraintsu, 22:00etan, ziren hastekoak beste bi talde jotzen. Formatu txikiko kontzertuak dira, taberna [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Musika | Iruzkinak ezgaituta

Mozorro Festa egingo dute larunbatean, otsailaren 19an Igartubeiti baserri museoan

2011/02/17
Nork

Igartubeiti baserri museoko arduradunek larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan (otsailak 19) mozorro festa egingo dute 17:00etatik 18:30era bitartean. 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute bertan. Tailerra doan izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Ezkio-Itsaso, Gizartea, Herriak, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Afrikari buruzko erakusketa irekiko dute bihar Usurben

2011/02/17
Nork
Afrikari buruzko erakusketa irekiko dute bihar Usurben

Haurralde Fundazioak antolatuta Afrikako errealitatea iruditan biltzen duen erakusketa irekiko dute bihar Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Erakundeak egindako ikerketa baten emaitzen arabera Euskal Herriko biztanleen erdiek Afrikaren inguruko irudi negatiboa dute. Horregatik, Afrikak hamaika alorretan sortzeko duen gaitasuna erakusten duen proiektuaren barruan jarriko dute Afrika zabaldu erakusketa. Bihar arratsaldean egingo dute erakusketaren irekiera ekitaldia, 19:00etan, eta otsailaren [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Erakusketak, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Maliri buruzko emanaldia egingo dute bihar Legazpin

2011/02/17
Nork

Ikus-entzunezko emanaldia egingo dute bihar Legazpiko kultur etxean. Josu Altzelai argazkilari legazpiarrak Mali izeneko irudi bilduma proiektatuko du, 20:00etan hasita kultur etxean.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekitaldiak, Ikus-entzunezkoak | Iruzkinak ezgaituta

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza