Asteazkena, 2013-05-22

Gordailua | Ekitaldiak Atal honetarako RSS jarioa

Bareakeko hamairu dendak desfilatuko dute larunbateko pasarelan

Larunbat arratsalderako desfilea antolatu du Beasaingo Bareak merkatari elkarteak. Igartza jauregian egingo da desfilea bi zatitan banatuta, jende gehiagok ikusi ahal izan dezan. Lehen zatia 18:00etatik 19:00etara izango da eta bigarrena 19:00etataik 20:00etara. Mota askotariko produktuak jantziko dituzte modeloek: betaurrekoak, arropa, zapatak, … Lau modelo profesional ekarriko dituzte barruko arroparekin desfilatzeko eta herriko 15 neskatilek [...]

‘Oporrak bakean’ plana aurkeztuko dute Zaldibian

Udan Saharako lurretatik eta errefuxiatu kanpamenduetatik haurrak Euskal Herrira ekartzeko egitasmoa, Oporrak bakean programa, Zaldibiako herritarrei aurkeztuko diete. Astelehenean 18:30ean da zaldibiarrentzat aurkezpena, Karreane kultur etxean. 7 urtetik 12ra bitarteko haurrak etxean hartzeko familien elkartasun bila dabiltza Sahararen aldeko Goierriko elkarteak.

Borja Estankonaren kontzertua Ataunen

Borja Estankona musikariak (Arratia, Bizkaia, 1979) kontzertua egingo du, larunbatean, Ataunen. Herri Antzokian da musika saioa, 19:30ean hasita. Sarrera doan da. Ataungo elkarteek elkarlanean antolatu dute, udalaren laguntzarekin. Estankonak bigarren diskoa azaroan atera zuen, Fruitua (Baga Biga). Abeslaria, gitarra jotzailea eta konposatzailea da, literaturan ere aritua.

‘Madame Brouette’ filma Ataunen

Ataungo Herri Antzokian Madame Brouette botako dute asteburuan, helduentzat. Bihar (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) dira saioak. Haurrentzat El origen de los guardianes dago, igandean 16:30ean.

Pako Aristi Lazkaon hizlari gaur Lazkaon, independentziaz

Pako Aristi idazle eta kazetari urrestillarrak hitzaldia egingo du, gaur, Lazkaon. Gerriko kultur elkarteak antolatutako Euskal Herria bizi da zikloko laugarren jardunaldia osatuko du Aristik, Gerriko Txokoan, 18:30ean hasita. Independentzia: ondorengoei utzi behar geniekeen herentzia jarri dio goiburu hitzaldiari.

Lazkaon ‘No’ filma emango dute asteburuan

Txilen Pinocheten  diktadura suntsitu zuen kanpaina kontatzen duen No filma emango dute Lazkaon, asteburuan. Larunbatean (19:30, 22:15), igandean (19:30) eta astelehenean (21:30) dira emanaldiak. 7 urtetik beherakoentzat ez da egokia. Aurten oscar bat irabazi du, ingelesa ez den hizkuntzen arteko film onentzat. Pablo Larrainek zuzendua, Gael Garcia da aktore nagusia.

Kantakaren eta Bergarako Orfeoiaren kontzertua larunbatean Lazkaon

Lazkaoko Kantaka abesbatzak Bergarako Orfeoia gonbidatu du, eta bi koruek kantaldi bateratua egingo dute. Larunbatean da kontzertua, 20:00etan hasita, Lazkaoko San Migel elizan. Gero, otamena egingo dute, Maizpi elkartean. Bi taldeek abestuko dute, baina egitarauaren mardulena Bergarako Orfeoiak osatuko du. Mozarten Requiema eta lau euskal pieza (Aunitz urtez, Maite, Saratarra eta Aita Gurea) kantatuko dituzte [...]

Beasaingo festetako kartelik onena aukeratzeko unea da

Beasaingo Festetako kartel lehiaketara hamabi lan aurkeztu dira aurten. Orain, guztietan politena aukeratzeko unea da. Horretarako kartel-lehiaketa.beasain.org orrialdean sartu eta bertan bakoitzak gustukoenari bozka eman dakioke. Helduen mailako kartelik bozkatuenaren egileak 370 euro jasoko ditu eta gazteen kartel egile irabazleak 130 euro.

’9 hilabete’ lanak irabazi du Bertsomovieda lehiaketa


Bertsomoviedako epaimahaikideek hartu dute erabakia: 9 hilabete lanak irabazi du aurtengo Bertsomovieda lehiaketa, 1.000 euroko saria lortuz. Bertsorik onenari dagokion 250 euroko saria ere lan berdinari eman diote. 400 euro jasoko dituzte gazteen lanik onena egiteagatik Bizitzaren ikuspegiak lanaren egileek, aipamen berezia jasoko du Bakardadean ezkutaturik lanagatik eta aurrez erabaki zen publikoaren saria Badator munizipala! lanak lortu du. Sariak ostiralean banatuko dituzte 19:00etatik aurrera Beasaingo Igartza jauregian.

Lazkaon ‘Los Croods’ filma emango dute asteburuan

Lazkaoko Areria antzokiak asteburuan ekingo die berriro zinema emanaldiei, Aste Santuko etenaldiaren ondoren. Helduentzako Los Croods filma emango dute, 98 minutukoa, publiko guztiarentzat. Sarrerak bihar 19:30ean eta 22:15ean, etzi 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira.