Potxin eta Patxin pailazoek Lazkaomendin ikuskizuna egingo dute haurrentzat, bihar, auzoko festen hasieran. Egitarauan esaten duen tokian (eskoletan), ordea, ez dira ariko, Itxurrene tabernaren aurrean baizik. 17:00etan hasiko da ikuskizuna. Igandean, berriz, Xabier Zeberio eta Jexuxmari Irazu ariko dira bertsotan.
Gordailua | Ekitaldiak Atal honetarako RSS jarioa
Areria antzokian zinema emanaldiak berriz, jaietako etenaren ondoren
Areria aretoan asteburuan film emanaldiak izango dira, festetako etenaren ondotik. Efectos secundarios emango dute, bihar (22:15), etzi (19:30) eta astelehenean (21:30, ikuslearen eguna

Gabiriako haur abesbatzak estreinaldia egin du
Gabiriako Haur Abesbatzak igandean egin zuen jende aurreko lehenengo kantaldia, estreinaldikoa. Azaroan sortu zuten taldea. Udaberri Kulturala egitarauaren barruan, eliza ondoko antzokian aritu ziren. Txindata musika eskolako ikasleek —asko koruan ere badabiltzanak— osatu zuten musika emanaldia. Entzuleek aretoa bete egin zuten, gurasoak eta aitona-amonak gehienak. Ahots eztiz, haurren koruei dagokien samurtasuna barreiatu zuten. Azaroan sortu [...]

Herri kirol jaialdiak antolatzeko hitzarmena sinatu dute Beasainen
Gaur eguerdian sinatu dituzte Beasaingo Antzizar kiroldegian herri kirol jaialdien eta lankidetzen hitzarmenak Koldo Agirre alkateak, Iñaki Azurmendi aizkolariak, Jose Inazio Saizar Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko lehendakariak eta Arrano Beltza Herri Kirol Taldeko Iñaki Mujikak. Bertan, geroz eta gertuago dauden Beasaingo festetako herri-kirol frogez gain, urte osoan egingo diren ekintzak lotu dituzte gaur sinatutako hitzarmenean. [...]

Etorkinen esperientziak eskoletara eramango dituzte Beasainen
Etorkinen integrazioa bultzatzeko asmoz, Bategiteko lau emakume etorkinek euren bizi-esperientzia kontatuko diete Beasaingo lau ikastetxeetako ikasleei. 5. eta 6. mailako ikasleei egongo dira zuzenduta ikastetxeetako hitzaldi hauek «gauzak ulertzeko gaitasuna dutelako jada», eta bertan zergatik etorri ziren, hemen zer egoera bizi behar izan duten eta gaur egun nola bizi diren kontatuko dute lau emakumek: Senegaldar [...]

Abesbatzak Lertxundiren abestiekin batuta Zegaman
Benito Lertxundiren abestiak abestu dituzte gaur arratsaldean Donibane Garazi, Baigorri eta Hendaiako eskola publikoetako haur abesbatzak, Mikeltegi abesbatzak eta Zegamako Orkatz txiki eta Orkatz abesbatzek Zegamako San Martin parrokian, Et Incarnatus orkestrak lagunduta. Arratsaldeko 18:00etarako lepo bete da parrokia eta Migel Zeberioren zuzendaritzapean abestu dituzte haurrek Benito Lertxundiren hamaika abesti ezagun: Urrundik heldu naiz, Baliaren [...]
Txirrindulariek irabazi dute Legazpiarren erronka
Eguerdiko 12:00ak puntuan zirenean abiatu dira Imanol Ugarte, Unai Perea eta Ander Ibarguren txirrinduarekin eta Maria, Rafa Lasa eta Mariano Fernandez zaldekin Gabiriako Mandiola baserritik gora, zaldizko eta txirrindularien arteko lehian. Hasiera batean Korta jatetxetik abiatzekoak baziren ere, eguraldi txarragatik aldatu dute irteera puntua, ibilbidea motzagoa izan zedin. Lau kilometro eskas ingurukoa izan da azkenean.

Biktima guztiei aitortza eta justizia egin behar zaiela diote Zabalak eta Lasak
Maixabel Lasak eta Pili Zabalak lehen pertsonan kontatu zituzten, atzo, indarkeriaren ondorioz jasan dituztenak. Lazkaoko Gerriko elkartean aritu ziren, ordu eta erdiz. ETAk senarra hil zion Lasari, Juan Mari Jauregi legorretarra, 2000n Tolosan. Eta GALek anaia hil zion Pili Zabalari, 1983tik 84 bitartean. Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuarteletan eta Donostiako La Cumbre jauregian torturatu, eta Alacanteko [...]

Haurren heziera hazten doa Beasainen
Haur batek erabat aldatzen du bikote baten egoera. Mila kezka sortzen dira eta haurrari ahalik eta hezidura onena ematen saiatzea dira denak. Zalantzak, ordea, mila izaten dira eta sarri ez da erraza izaten galderei erantzuna aurkitzea. Arazo honen aurrean aurkitu dira hainbat goierritar, eta honi erremedioa jarri nahian proiektu ezberdinak jarri dira martxan, nork bere [...]
Gatazkaren samina jorratuko dute gaur GALen eta ETAren bi biktimak
Gerriko elkarteak Euskal Herria bizi da lelopean garatu duen hitzaldi zikloa gaur bukatuko da. Gatazkaren bi biktimak hitz egingo dute: Pili Zabalak (GALek hil eta desagerrarazi zuen Joxi Zabala ustezko etakidearen arreba) eta Maixabel Lasa (ETAk hil zuen Juan Mari Jauregi PSE-EEko kidearen alarguna). Biktimen (sa)mina, bizi berri baten sormina? jarri diote izenburua. Solasaldia 18:30ean [...]
Gutunak
- Lazkaokoa Gipuzkoan eredu
Agurtzane Lasa (Lazkao Birziklatuz taldearen izenean) Lazkao…
Bideoak
- Title
- Korrikalariak Zegaman
- Runtime
- 4:25
- Title
- Mundumob ekimena Goierrira dator
- Runtime
- 1:50
- Title
- Goierritarrak Hego Tirolen
- Runtime
- 4:46
Laburrak
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
- Kultur elkarteen laguntza eskaera ekainaren 21erako
- Ordiziak aurrera egin du Herriarteko txapelketan
- Mailari euts diezaioke oraindik Biok Zerbitzuakek
- Greba komitea osatzeko lehen bilera gaur Barrenan
Goierriko blogariak
- Ondo izan Montanier! Mila esker!: - Zergatik aldatu duzu Frantziako ligako zazpigarren taldea Espainiako ligako hamabost garrenagatik?
- ahabia: iz. BOT. 1. Ericaceae familiako zuhamuxka, arrautza-formako hosto zorrotz, zerradun eta berde argiak...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- San Juan bezpera ekitaldirako dantza ikastaro irekia: Ekainaren 23an, San Juan sua piztearekin bat egingo den dantza ekitaldian eta ondorengo erromerian p...
- GARAI BATEKO IRAGARKIAK: Notting Hill Brewery: Hurrengo iragarkia Londres hirian zegoen Notting Hill garagardo fabrikarena da. Argazkian ikusi dai...
- Haurdun zaude(te)?: Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarr...
- altza-zumarraga: Lehen marrazkia atzo egindakoa, altzan, izeaben etxe azpian aparkatuta familiaren zain. Eta bigarren...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zohargi (Zaldibia)
Urte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetikUrte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetik bihotzera. Ilargiraino ta bueltan maite zaitugu!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f031-300x275.jpgZohargi (Zaldibia)irakurri gehiago » -
Irati Arbilla
10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f01-252x300.jpgIrati Arbillairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 9 minutes ago
Beñat Intxausti (Movistar) bederatzigarren dago, Nibalirekiko 8.36ra, eta Samuel Sanchez (Euskaltel) hamargarren, 9.34ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 11 minutes ago
Harrigarriak dira jada sailkapen nagusiko aldeak. Vincenzo Nibalirekiko (Astana) 4.02ra dago Cadel Evans; 4.12ra Rigoberto Uran (Sky); 5.14ra Michele Scarponi (Lampre)…
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 26 minutes ago
Nibalirentzat etapa eta Giroa: 44.29. Samuel Sanchez bigarrenari 58 segundo atera dizkio. Harrigarria.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 27 minutes ago
Oso saio txarra Evansek: 47.05.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 28 minutes ago
Azken kilometroan sartuta, Evans harrapatzeko zorian dago Nibali. Italiarrak irabaziko du kronoigoera, Samuel Sanchezen aurretik.
- Ormaiztegiko bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak ez du herri galdeketa egingo 2013/05/22
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Ormaiztegin Atez Atekoaren kontrako plataformak ez du galdeketarik egingo | Zero Zabor: [...] zabaldu du Hitzak bere “Ormaiztegiko b...
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...







