Larunbata, 2013-05-18

Gordailua | Musika Atal honetarako RSS jarioa

Santa Zezilia eguneko kontzertua

Santa Zezilia eguneko kontzertua eskainiko dute Santikutz abesbatzak, Goiz Deia txistulari taldeak, Alaitasuna errondailak eta Legazpi Musika Bandak. Azaroaren 24an, larunbatean izango da 20:15ean elizan.

Doinua Big Band-en kontzertua

Doinua Big Band-ek kontzertua eskainiko du azaroaren 18an, igandea Latxartegi aretoan, 13:00etatik aurrera.

Gazte eguna Idiazabalen

IGAkoek Gazte Eguna antolatu dute biharko. Arratsaldeko 18:00etan trikipoteoa egingo dute herriko tabernetan. Behin poteoa amaitutakoan gazte afaria egingo dute, eta hau amaitutakoan kontzertuak egongo dira gaztetxean Zutik dirau, Working Boys eta Guri…

Santa Zezilia emanaldiak

Musikalean, Musika Eskolako ikasleen kalejira alde zaharrean.
Ordiziako txistularien kalejira alde zaharrean.

Oskarbi talde beteranoak kantaldia egingo du larunbatean

Udazken kulturalean antolatu dituzten ekitaldien barruan, 60ko hamarkadan ezagun egin zen talde beterano baten kantaldia izango da larunbat honetan. 1966. urtean sortu zuten Oskarbi taldea; euskal tradizioa, ahots armoniak, jazza eta gospela uztartzen…

Euriak eta hotzak ez dute Jazpana ixilarazi

Asteburuko euriak eta hotzak ez dute musika geldiarazi, eta ehunka lagun bildu dira Bernedoeneko karpan, Jazpana Fest jaialdiaren laugarren edizioan. Musika eskaintza zabalari eta kontzertuen maila onari esker, urtez urte indartzen ari den jaialdia da Beasaingoa. Aurten antolatzaileak gustura gelditu dira, bai jendearen erantzunarekin, bai taldeek emandako mailarekin. Hurrengo urterako ere, antzeko formulak erabiltzeko asmoa dutela azaldu dute. Kontzertuen inguruko «balorazio ona» egin du antolakuntza taldeko Mikel Alvarezek. «Egin duen eguraldirako jende pila bat etorri da; nik uste iaz baino dezente jende gehiago izan dela. Gelditzen zaigun pena bakarra da zer izango ote zen eguraldiak lagundu izan balu». Aurtengo apusturik garrantzitsuena, Bigott bezalako artista bat ekarri eta iluntzean jartzea izan da; baina «erabaki ona» izan zela ikusi dute, horrekin, «arratsaldeko zazpiretatik goizaldeko bostak arte, jendea etenik gabe karpan egotea» lortu baitute. Gainera, «beste publiko bat, helduagoa» ere erakarri dute horrela. Eta formula hori, «agian datorren urtean ere errepikatu beharrekoa» dela dio. Lisabö, Bigott eta Belako Ostiral gaueko kontzertuetatik, bi izen azpimarratu dituzte antolatzaileek. Bata Lisabö; «ikaragarriak dira; kontzertuaz ere horixe espero genuen eta hala izan zen». Gainontzeko taldeek ere giro ona jarri zuten. «Erroma oso sendo aritu zen, oso ondo. Mutürbeltzek ere berea egin zuen, Rock & Rolla eta oso giro ona jarri zuten; eta No [...]

Abstract Artimus artistaren saioak zabalduko du JazpanArt jaialdia

Hilabetetako prestakuntza lanen ondoren, dagoeneko egun batzuk besterik ez dira falta Jazpana Fest jaialdiko ekitaldiak hasteko. Eta egitaraua aurtengo berrikuntza nagusiarekin, JazpanArt arte erakusketarekin zabalduko dute, igandean. Kontzertuak berriz, datorren asteburuan izango dira, hilaren 26 eta 27an. Tartean, ordea, ekitaldi sorta antolatu dute. JazpanArt arte rural postmodernoaren erakusketa igandean zabalduko dute, 19:00etan, Igartza jauregian. Antolatzaileak gustura daude jasotako lan kopuruarekin; Mikel Alvarezek azaldu duenez, «denera 40 lan aurkeztu dituzte; aukeraketa bat egin dugu, eta lan horiek izango dira ikusgai, ostegunera arte». Erakusketa inauguratzearekin batera, kontzertu berezia egingo dute Beasaingo gaztetxean, 21:00etan, Abstract Artimus AEBtako artistarekin. Kontzertuarekin batera, jatekoa ere izango da gaztetxean. Astean zehar ere ekitaldiak Erakusketaren osagarri moduan, beste ekitaldi batzuk ere egingo dituzte. Asteazkenean, bideo-jockey erakustaldi eta tailerra egingo dute, Igartzan bertan. Segidan, Beasaingo moda diseinatzaile baten arropak erakusteko desfilea egingo dute. Ostegunean berriz, Usoa Fullaondo EHUko Arte Ederren fakultateko irakaslea etorriko da, artearen munduaz hitz egitera. Bestalde, aste osoan zehar, igande honetan hasi eta hurrengora arte, argazki rallya ere egingo dut. Lehiaketa horren inguruko informazioa Jazpanaren webgunean aurki daiteke. JazpanArt erakusketa ostegunera arte egongo da zabalik, eta ostiralean, Jazpana Festek hartuko dio lekukoa. Kontzertuen aurretik ordea, beste bi ekimen egingo dituzte: skate lehiaketa, ostiral arratsaldean, eta 3×3 saskibaloi txapelketa, larunbatean. Bertan [...]

Balerdi Balerdi, Belarra eta Bye Bye Patxi rock taldeek joko dute gaztetxean

Beasaingo gaztetxeak rock klasikoa egiten duten hiru talde elkartuko ditu taula gainean, larunbat honetan: Balerdi Balerdi, Belarra eta Bye Bye Patxi taldeak, hain zuzen ere. Kontzertua gaueko 22:30etik aurrera izango da.
Balerdi Balerdi, 90eko hamark…

Aita Donostia eta Kantaka abesbatzek kontzertua egingo dute

Aita Donostia eta Kantaka abesbatzek kontzertu bateratua egingo dute, larunbatean 20:00etan, Lazkaoko San Migel elizan. Musika saio «anitza» izango da, euskal abesti, kubatar erritmo, errepertorio klasiko edota Vivaldiren piezekin. Aita Donostia korua Javier Alberdik zuzenduko du, Kantaka Debora Herrerok. Arantxa Gastesi piano jotzaileak lagunduko die. Gabonetan Kantakak Donostiara itzuliko die bisita. Kontzertuaren egitaraua: Kantaka abesbatzak 1. Maiteak galde egin zautan (herrikoia) 2. O Sacrum Convivium (Molfino) 3. Juramento Bolero (Matamoros) 4. Gloria (Vivaldi) Aita Donostia abesbatzak 5. Regina coeli (Aichinger) 6. O magnum mysterium (TL de Victoria) 7. Sicut ovis (Prieto) 8. Renuncio al mon (Dorey) 9. Esta tierra (Busto) 10. Erribera (Ondarra) 11. Oi ama Eskualherri (Ondarra) 12. Zeruan / Binbili bonbolo (Aita Donostia) 13. Ilunabarra (Mokoroa) 14. Saratarra (Bastida) Bi abesbatzek elkarrekin 15. A tu lado (Busto) 16. Don Gil de Alcala, habanera (Penella) 17. Maitia nun zira (Uruñuela) 18. Agur Jaunak  

Ormaiztegiko Guraso Elkarteak antolatutako festa

Ormaiztegiko Guraso Elkarteak festa antolatu du larunbaterako. Bilduko den dirua elkarterako izango da.
EGITARAUA:
18:00: Garagardo dastaketa
19:30: Bokadilo jana
22:00: Guri bost taldearen kontzertua