Asteazkena, 2013-05-22

Gordailua | Musika Atal honetarako RSS jarioa

Kontzertuak bihar gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko

Sei urte betetzen ditu aurten Beasaingo Gaztetxeak, eta urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte seigarren urteurrenarekin lotuta. Horietako bat izango da bihar gauekoa. Lau taldek kontzertua eskainiko dute gaztetxean bertan.
Diskelma talde finlan…

Seigarren Gazte Eguna ari dira ospatzen Ataunen

Torto Ataungo Gazte Asanbladak antolatuta, Seigarren Gazte Eguna ari dira ospatzen gaur Ataunen. San Martingo plazan elkartu dira herriko gazteak goizeko hamaikak inguruan, eta handik Arrondora joan dira. Lizarrako Batukadak jarritako erritmoan “…

Korrikaren alde, kamara aurrean jarri dira aramarrak

Astean zehar Korrika 17rekin lotutako hainbat ekintza egin dituzte Araman. Asteazken goizean Korrikarekin batera korrika aritu ziren, eta atzo arratsaldean Korrika Txikia egin zuten Aramatik Itsasondora. Gaur goizean berriz, kamararen aurrean jarri dir…

Xanbe haur koruak kantaldi berezia du gaur, hamargarren urteurrena eta aro berriaren hasiera ospatzeko

Lazkaoko Xanbe haur abesbatzak kontzertu berezia egingo du gaur, 20:00etan, San Migel elizan. Korua sortu zuteneko hamargarren urteurrena ospatuko dute, eta hasieratik zuzendari izan duen Debora Herreroren agurra izango da. Arantxa Gastesi piano jotzai…

Betagarri musika taldea Zaldibia izango da gaur

Zaldiban goi mailako kontzertua antolatu du gaurko  bertako Gazte Asanbladak. Betagarri taldeak bere azken diskoa, Bizitzari txistuka, aurkeztuko du, beste hainbat abestirekin batera. 22:30ean hasiko da kontzertua, antzokian. Jaialdian mojito festa…

Udaberriko emanaldiak egingo dituzte Loinatz Musika Eskolakoek

Loinatz Musika Eskolako ikasle gazteek, hiru emanaldi egingo dituzte datozen egunetan. Lehengo saioa bihar izango da, bigarrena etzi eta hirugarren emanaldia apirilaren 15ean. Udaberriko emanaldien barruan, guztira, zazpi taldek emango dute kontzertua…

Lazkao Txiki gogoratzeko ekitaldia egingo dute etzi, hil zela 18 urte beteko diren egunean

Igandean, apirilak 3, beteko dira 18 urte Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zela. Orduz geroztik urteroko legez, Goierriko Euskal Eskola kultur elkarteak omenaldi ekitaldia antolatu du etziko. Ohi bezala bertsolariaren izena duen Zelaian …

Udaberri kontzertua Doinuako ikasleen eskutik

Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleek udaberri kontzertua eskainiko dute bihar arratsaldean. Latxartegi aretoan egingo dute emanaldia eta 18:00etan hasiko dute. Sarrera irekia da.

Lazkaotxiki musika eskola saio sorta emango du Lazkaon aste honetan

Lazkaotxiki musika eskolak kultur astea hasi zuen atzo, eta astean zehar egunero musika saio bana egingo du, ostiralera arte. Ikasleek egunero musika tresna mota banarekin osatuko dute emanaldia. Kultur etxeko erakusketa aretoan dira saioak, egunero…

Ainhoa Moiua: «Zeinu hizkuntzan halako gauzak egin daitezkeela ikusi da bideokliparekin»

Heziketa Bereziko ikasketak egin ondoren ikasi zuen zeinu hizkuntza Ainhoa Moiuak (Beasain, 1982). Mundu horrek liluratu egin zuela dio eta orain bideoklipak ekarritako famak utzi du liluratuta. Zeinu hizkuntzaren bidez zer egin daitekeen erakutsi nahi izan du beasaindar segurartuak, eta Zea Mays taldeari eta dagoeneko bideoa ikusi duten milaka ikusleri eskerrak ematea besterik ez zaiola geratzen dio orain. Zer sentitzen duzu bideoklipa milaka pertsonek ikusi dutela jakitean? Ez nuen uste halako oihartzunik izango zuenik. Azken egunetan hara eta hona nabil, komunikabide batetik bestera, eta sinistea ere kosta egiten da. Nolatan grabatu duzu bideklipa? Betidanik izan naiz Zea Mays taldearen jarraitzaile eta Bonberenean (Tolosa) kontzertua eman behar zutela jakin nuenean taldearen myspacean sartu eta abestia entzun nuen. Kontzertua eman behar zuten egun bera zen eta musika jarri eta etxean irudi batzuk grabatu nituen, bideoklipean ikusten direnen antzekoak. Gauean taldekideengana gerturatu nintzen eta zeinu hizkuntzako itzultzailea nintzela azaldu nien. Etxean grabatu nituen irudiak oparitu nizkien eta handik hiru egunera deitu zidaten bideoklipa grabatuko nuen galdezka. Nola hartu zenuen gonbidapena? Oso ondo eta oso pozik. Zea Maysekoak beti daude ideia berrietara irekita eta mugarik ez zidaten jarri grabatzerakoan. Sentimendu guztiak atera zitzaizkidan eta bikain geratu da. Lan oso ona egin dute irudiekin. Abestian [...]