Lazkaoko Maizpide euskaltegiak herrian barrena itsatsi dituen karteletan dio gaur gauean izango dela Dhuna talde goierritarraren kontzertua, euskaltegian. Ez da hala. Atzeratu egin dute, oraingoz egun jakinik ipini gabe. Beasaingo festak direla eta, beste egun baterako utzi dute musika emanaldia. Gaur 21:00etan zen hastekoa.
Gordailua | Musika Atal honetarako RSS jarioa
Kantakaren ‘Zarzuela gauerako’ sarrerak salgai
Lazkaoko Kantaka abesbatzak maiatzaren 18an Zarzuela gaua egingo du, 20:00etan Areria antzokian. Duela urte batzuk estreinatu zuten musikal hori, zarzuela generoan oinarrituta. Sarrerak honako tokietan eros daitezke: Lazkaon (udaletxea, Gerriko, Orobione, Areria), Ordizia (Barrena), Gabiria (Ostatua), Ormaiztegi (Murua, Erosle), Beasain (udaletxeko harrera bulegoan) eta Seguran (Imaz).

Gabiriako haur abesbatzak estreinaldia egin du
Gabiriako Haur Abesbatzak igandean egin zuen jende aurreko lehenengo kantaldia, estreinaldikoa. Azaroan sortu zuten taldea. Udaberri Kulturala egitarauaren barruan, eliza ondoko antzokian aritu ziren. Txindata musika eskolako ikasleek —asko koruan ere badabiltzanak— osatu zuten musika emanaldia. Entzuleek aretoa bete egin zuten, gurasoak eta aitona-amonak gehienak. Ahots eztiz, haurren koruei dagokien samurtasuna barreiatu zuten. Azaroan sortu [...]

Abesbatzak Lertxundiren abestiekin batuta Zegaman
Benito Lertxundiren abestiak abestu dituzte gaur arratsaldean Donibane Garazi, Baigorri eta Hendaiako eskola publikoetako haur abesbatzak, Mikeltegi abesbatzak eta Zegamako Orkatz txiki eta Orkatz abesbatzek Zegamako San Martin parrokian, Et Incarnatus orkestrak lagunduta. Arratsaldeko 18:00etarako lepo bete da parrokia eta Migel Zeberioren zuzendaritzapean abestu dituzte haurrek Benito Lertxundiren hamaika abesti ezagun: Urrundik heldu naiz, Baliaren [...]

Lazkao Txiki omenduko dute etzi Lazkaon, hil zeneko 20. urteurrenean
Apirilaren 3an hogei urte bete ziren Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki hil zela. Pazko astea izanda, urtero data inguru horretan omenaldia antolatzen dietenek aste batzuk atzeratu dute, aurten. Igandean izango da Lazkao Txiki gogoan ekitaldia, 12:30ean, bertsolariaren izena duen Zelaian, haren eskulturan. Oin Arin dantza taldeak, Lazkaotxiki musika eskolak, Goierriko bertso eskolak, Lazkaoko Udalak eta [...]
Euskal soinu tresnen erakusketa Igartzan
Beasaingo Ostadar dantza taldeak Euskal Herriko soinu tresnen erakusketa ireki du gaur. Ostadar dantza taldekoek urtean zehar egiten dituzten ekitaldietan pixkanaka-pixkanaka soinu-tresna ezberdinak txertatuz joan dira. Honekin, dantzari zein ikusleek euskal soinu tresna eta erritmo ezberdinak ezagutzea lortu da. Orain, instrumentu guztiak bildu eta erakusketa antolatu dute Igartza jauregian.
Borja Estankonaren kontzertua Ataunen
Borja Estankona musikariak (Arratia, Bizkaia, 1979) kontzertua egingo du, larunbatean, Ataunen. Herri Antzokian da musika saioa, 19:30ean hasita. Sarrera doan da. Ataungo elkarteek elkarlanean antolatu dute, udalaren laguntzarekin. Estankonak bigarren diskoa azaroan atera zuen, Fruitua (Baga Biga). Abeslaria, gitarra jotzailea eta konposatzailea da, literaturan ere aritua.
Kantakaren eta Bergarako Orfeoiaren kontzertua larunbatean Lazkaon
Lazkaoko Kantaka abesbatzak Bergarako Orfeoia gonbidatu du, eta bi koruek kantaldi bateratua egingo dute. Larunbatean da kontzertua, 20:00etan hasita, Lazkaoko San Migel elizan. Gero, otamena egingo dute, Maizpi elkartean. Bi taldeek abestuko dute, baina egitarauaren mardulena Bergarako Orfeoiak osatuko du. Mozarten Requiema eta lau euskal pieza (Aunitz urtez, Maite, Saratarra eta Aita Gurea) kantatuko dituzte [...]
Dhuna: Goierriko hiru nesken musika taldea
Emarrock ekimena eta Zuloak dokumentala direla eta, azkenaldian zeresan handia ari dira ematen emakume musikariak. Goierrin ere badira neskez osatutako musika taldeak. Horietako bat da Dhuna. Talde hori Irati Badiola zegamarrak, Nerea Iztueta gabiriarrak eta Ane Arrieta segurarrak osatzen dute. Hiruak 1988koak dira, eta lagunak aspalditik. Badiola zegamarra da taldeko alma materra. 16 urte inguru zituenean hasi zen lehen kantak sortzen eta bakarlari bezala kontzertu pare bat egin ditu azken urteetan. Iazko udan beste bi neskekin batu eta etxeetan entseguak eginez hasi ziren esperimentatzen, bakoitzak jotzen zekien instrumentuetatik, talderako egokienak aukeratuz. Horrela sortu zuten Dhuna taldea.
Lazkaoko musika ikasleen kontzertua udaletxeko arkupeetan, gaur
Lazkao Txiki Musika Eskolak gaur amaituko du ikastetxearen kultur astea. Kontzertu berezia izango da, udaletxeko arkupeetan joko dutelako, kanpoan. 18:00etan hasiko da. Musika tresna eta estilo ugari landuko dituzte saioan, gaur egungo taldeetatik klasikora.
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- MVI6952
- Runtime
- 0:09
- Title
- Hondakinen gaia adostasun bidean
- Runtime
- 2:57
- Title
- Loinazko San Martin Eguna
- Runtime
- 2:47
Laburrak
Goierriko blogariak
- BITXIKERIAK: Belarritako dotoreak: Garagardo botilak erloju bihurtzen zituen artisau baten lana ikusteko aukera izan genuen behin bloge...
- OULLETTES DE GAUBE ATERPEA (2151 m.) PONT D'ESPAGNE-TIK: Aitortu beharra daukat ia urtero Vignemalera hurbiltzen naizela, aitortu beharra daukat Piriniotatik...
- enbata: iz. Itsasotik bat-batean jotzen duen haize-bolada, bereziki ekaiztsua dena. (Harluxet Hiztegi Entzik...
- Gazteak eskola arteko txapelketan: Legazpiko bertso eskolako gazteek lehenengo aldiz jardun zuten bat-batean Gipuzkoako eskola arteko t...
- In Concert: Kurtso amaierara gerturatzen ari garela eta, aste hontan musika eskolan bi kontzertu izan dira. Lehe...
- Arritmiak: Bare doaz egunak hirian, badute doinu bat. Segurua, lasaia, alaia ez, neutroa eta erritmo oso...
- Usopopez maitemindu ginen egunekoa: Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik...
- Gure erditzeak sendatzen: 10 plaza soilik. Maiatzak 20ean irekiko da izen emate-epea. Programa osora etortzeko sarrera...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Eki (Beasain)
2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.2 urte! Zorionak Eki! 2 muxu potolo aitona, amona, etxeko guztien eta bereziki zure arreba Juneren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/Eki-225x300.jpgEki (Beasain)irakurri gehiago » -
Ane Beiztegi (Beasain)
8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partez8 urte! Ondo pasa gaurko eguna eta festak, denon partezhttp://goierri.hitza.info/files/2013/05/ane.jpgAne Beiztegi (Beasain)irakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 16 minutes ago
’Asteburuko partidak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-partidak-31/ 1. mailan, 2.B mailan (azken jardunaldia) eta Emakumezkoen Kopan (final 1/4etako itzulikoak).
-
Edu Lartzanguren posted an update 16 hours, 11 minutes ago
Mikel Laboari plagio egin dio Nacho Vegasek? Hala salatu du Twitterren Angel Aldarondo @tipitto -k.
-
Iñaki Lasa posted an update 17 hours, 10 minutes ago
EITBko irratiek 516.000 entzule dituzte egunero CIESen emaitzen arabera. Radio Euskadik izan du gorakada nabarmenena, 41.000 entzule irabazi ditu. Euskadi Irratiak ere gora egin du, iaz garai berean baino 6.000 entzule gehiago ditu: 108.000. Gipuzkoan gehien entzuten den katea Gaztea da. CIESek EITBko irratiei inoiz eman dizkien emaitzarik onenak dira.
-
Imanol Magro posted an update 18 hours, 59 minutes ago
Nola da posible? Hendaiako pilota jaialdia, bihar: Xala-Merino II.a / Ezkurdia-Zubieta+ Bengoetxea VI.a / Jaunarena=kantxako sarrera 20 euro. Etzi, Bilbon, Olaizola I.a-Albisu / Saralegi-Begino + Urrutikoetxea / Idoate=kantxako sarrera 30 euro. Bilboko pilotalekua askoz handiagoa dela kontuan hartuta… Partida bakoitzeko harmailen itxura…
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 20 hours, 58 minutes ago
Kalitatea hobetzeko legea da Wertena, izenez. Galdetu diote non dauden, ba, bikaintasunerako neurriak. ”Zaila da horiek legean sartzea”, erantzun du.
- Segura Lantzenek edukiontzien aldeko sinadura bilketa egingo du 2013/05/09
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...
- Gabiriko Judokak The Famous People | Judo Legazpi - Jiu Jitsu Zumarraga: [...] http://goierri.hitza.info/2013/05/13/110-jud...








