Igandea, 2013-05-19

Gordailua | Ikus-entzunezkoak Atal honetarako RSS jarioa

‘Labur bira’ zirkuituan, euskarazko zortzi film emango dituzte bihar Lazkaon

Euskara elkarteen Topagunea erakundeak gorpuztutako film laburren 10. zirkuitua, Labur Bira, Lazkaon izango da bihar, asteazkena (maiatzak 15). Gerriko kultur elkartearekin lankidetzan, euskarazko zortzi film laburren emanaldia prestatu dute. Areria antzokian, 21:00etan hasiko da. Denera ordu eta laurdeneko iraupena izango du zinema saioak, eta bata bestearen atzetik botako dituzte. Sarrera 2 euro da. Lanen artean [...]

Areria antzokian zinema emanaldiak berriz, jaietako etenaren ondoren

Areria aretoan asteburuan film emanaldiak izango dira, festetako etenaren ondotik. Efectos secundarios emango dute, bihar (22:15), etzi (19:30) eta astelehenean (21:30, ikuslearen eguna

Tirolgo eta Bavierako irudiak gaur Maizpiden

Lazkaoko Maizpide euskaltegian Tirol eta Baviera artean ikus-entzunezkoa emango du Maria Eujenia Eguzkitzak. Gaur 21:00etan da emanaldia, zinema-aretoan. Edonor joan liteke dokumentala ikustera.

Ataungo Herri Zineman bukatu dira zinema emanaldiak

Ataungo Udalak bukatutzat jo du zinema komertzialaren emanaldien sasoia. Herri Antzokian asteburuetan ez da aurrerantzean filmik izango, udazkenera arte.

‘Madame Brouette’ filma Ataunen

Ataungo Herri Antzokian Madame Brouette botako dute asteburuan, helduentzat. Bihar (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) dira saioak. Haurrentzat El origen de los guardianes dago, igandean 16:30ean.

Lazkaon ‘No’ filma emango dute asteburuan

Txilen Pinocheten  diktadura suntsitu zuen kanpaina kontatzen duen No filma emango dute Lazkaon, asteburuan. Larunbatean (19:30, 22:15), igandean (19:30) eta astelehenean (21:30) dira emanaldiak. 7 urtetik beherakoentzat ez da egokia. Aurten oscar bat irabazi du, ingelesa ez den hizkuntzen arteko film onentzat. Pablo Larrainek zuzendua, Gael Garcia da aktore nagusia.

Lazkaon ‘Los Croods’ filma emango dute asteburuan

Lazkaoko Areria antzokiak asteburuan ekingo die berriro zinema emanaldiei, Aste Santuko etenaldiaren ondoren. Helduentzako Los Croods filma emango dute, 98 minutukoa, publiko guztiarentzat. Sarrerak bihar 19:30ean eta 22:15ean, etzi 17:00etan eta 19:30ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira.

‘Gazta zati bat’ filma Madrilen eman dute, «arrakastaz»

Nazioen Mundua mugimenduak bultzatu eta Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat film dokumentala Madrilen eman dute. Matadero Zinetekan izan zen emanaldia, aurreko asteartean, martxoak 26. Han bizi den Aitor Merino aktore euskalduna izan da bideratzaile, kide den Euskal Herriarekiko Elkartasun Taldeak antolatu duelako saioa. Emanaldia «oso arrakastatsua» izan zela baloratu du Nazioen Munduak. Zinema-aretoa 175 [...]

‘Hysteria’ filma Ataunen, eta ‘Amor’ Lazkaon

Ataungo Herri Antzokian Hysteria filma emango dute, helduentzat. Gaur (22:00), etzi (19:30) eta astelehenean (21:00) dira saioak. Haurrentzat En pata de guerra dago, igandean 16:30ean. Lazkaoko Arerian, berriz, Amor emango dute, bihar (19:30, 22:15), etzi (19:30) eta astelehenean (21:30). Haurrentzat Asterixen eta Obelixen Al servicio de su majestad dago.

‘Blancanieves’ film saritua emango dute asteburuan Ataunen

Pablo Berger bilbotarrak zuzendutako Blancanieves filma ikusi ahalko da, asteburu honetan, Ataungo Herri Antzokian. Espainiako Goya zinema sarietan saritu dute, aurten, 10 garaikurrekin. Maribel Verdú, Macarena García, Sofía Oria, Daniel Giménez Cacho, Ángela Molina, Pere Ponce eta Inma Cuesta aktoreak dira protagonista. Emanaldiak: Ostirala (martxoak 1): 22:00etan. Igandea (martxoak 3): 19:30ean. Astelehena (martxoak 4): 21:00etan. [...]