Ostirala, 2013-05-24

Gordailua | Ikastaroak Atal honetarako RSS jarioa

Haurren heziera hazten doa Beasainen

Haur batek erabat aldatzen du bikote baten egoera. Mila kezka sortzen dira eta haurrari ahalik eta hezidura onena ematen saiatzea dira denak. Zalantzak, ordea, mila izaten dira eta sarri ez da erraza izaten galderei erantzuna aurkitzea. Arazo honen aurrean aurkitu dira hainbat goierritar, eta honi erremedioa jarri nahian proiektu ezberdinak jarri dira martxan, nork bere [...]

Aldaketetara traumarik gabe ohitzeko ikastaro zikloa emango dute Zaldibian

Donostiako OxO+ zentroak ikastaro ziklo bat antolatu du Zaldibian, apiriletik ekainera. Pertsonen errendimendu altuko elkarte horrek coaching-a edo entrenamendu emozionala landuko du bost saiotan. Zentrokoek azaldu dutenez, «gaur egungo krisi egoera eragin txarra izaten ari da emozioetan, pertsonen garapenean, osasunean eta ongizatean. Coaching-a pertsonak aldaketetara modu ez traumatikoak egokitzeko metodo egokia eta eraginkorra da. Komunikazio [...]

Jubilatuta bai, erretiratuta ez

Lazkaoko Maizpide euskaltegiak jubilatuentzat euskara ikasteko programa berezia sortu du. Hiru asteko barnetegi egonaldian, eskolez gain irteerak dituzte. Lehen taldeak osatu du abierako saioa. Euskaltegiko gainontzeko ikasleen artean «inbidia» sorrarazten duen talde bat dago, hiru asteotan, Lazkaoko Maizpiden. Hirurogei urteko bueltako ikasleak dira, jubilatuak gehienak, hamahiru-bat laguneko taldea. Euskaltegiak abiarazi duen Euskarara heldu programa pilotuan [...]

Talo ikastaroa eta jana datorren ostegunera atzeratu dute

Zaldibiako Beti-Gazte jubilatu elkarteak astebete atzeratu du taloak egiteko eta ondoren jateko saioa. Berez atzo (otsailak 21) zuten egitekoa, baina hileta bat izan zenez garai berean, hurrengo ostegunera aldatu dute. Otsailaren 28an egingo dute, 18:30etik aurrera, Beti-Gazte tabernaren aurrean. Elkarteko jubilatuentzat eta 18 urtetik beherako haur eta gazteentzat antolatu dute juntadizoa.

Konposta egiteko ikastaroa egingo dute Zaldibian

Etxean bertan nahiz auzotarren arteko guneetan konposta nola egin ikasteko saioa izango da, bihar, Zaldibian. Herri Antzokian izango da ikastaroa, 18:30ean. Izena emateko udaletxera (943 88 74 50) edo kultur etxera (943 16 03 38) hots egin behar da. Etxeko jan hondarrekin lur ongarria etxean ed auzo mailan egin nahi dutenei zuzenduta dago. Gaur egun [...]

Salmeronen erretratu tailerrerako izena, gaurko

Ordiziako Ortzadar argazki elkarteak Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrarekin erretratu tailerra antolatu du, Barrenan, otsailaren 23rako (10:00-14:00 eta 16:00-20:00) eta 24rako (10:00-14:00). «Argazkiak egitearen inguruko hausnarketa» da, baita saio teoriko-praktikoak ere. Izena emateko azken eguna biharkoa da (656 72 63 27). Ikastaroaren matrikularen kostua 75 eurokoa da.

Aerobik eta patinatze ikastaroak antolatu dituzte Olaberrian

Olaberriko Udalak helduei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu. Irristaketa edo patinatze ikastaroa astearteetan 17:00etatik 18:00etara izango da. Denera hamabi saio dira, eta prezioa 60 euro. Aerobika astelehen, asteazken eta ostiraletan da, 20:30etik 21:30era, gimnasioan. Hileko kuota, Olaberrian erroldatutakoentzat 25 eurokoa da, eta erroldatu gabeentzat 30ekoa. Gutxienera hiru hilabeterako eman behar da izena aerobikean. Bestetik, Pilates [...]

Pilates ikastaroan izena emateko epea luzatuta Olaberrian

Olaberriko Udalak luzatu egin du Pilates ikastaroan izena emateko jarritako garaia. Atzotik otsailaren 15era bitartean eman ahalko da. Zortzi lagun behar dira, gutxienez, taldea osatzeko. Saioak astelehen eta asteazkenetan dira, 20:00etatik 21:00etara, hiru hilabetean. Herritarrek 25 euro ordaindu behar dute, Olaberrian erroldatu gabeek 30 euro. Argazkilaritza eta areto-dantzen ikastaroak osatzeko ere jende gehiago behar da.

Konposta egiten ikasi ahalko da Zaldibian

Zaldibiako Udalak etxean nahiz auzo mailan konposta egiten ikasteko egun bakarreko ikastaroa antolatu du. Otsailaren 20an izango da, antzokian 18:30ean. Izena eman daiteke, udaletxean (943 88 74 50) edo kultur etxean (943 16 03 38).

Baratzegintza ekologikoaz ikastaroa emango dute Itsasondon, bi egunetan

Baratzea ekologikoki lantzen ikasteko bi eguneko kurtsoa antolatu du udalak. Abenduaren 14an, ostirala, arlo teorikoa jorratuko dute (18:30-20:30), ludotekan. Bestetik, hurrengo egunean, abenduak 15 larunbata, praktika herriko baratze batean egingo dut…