Osteguna, 2013-05-23

Gordailua | Hitzaldiak Atal honetarako RSS jarioa

CIUko zinegotzi batek Kataluniako atez atekoaren esperientzia azalduko du, bihar, Lazkaon

Taradell herriko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) alkateorde Jordi Baucells-ek (CIU) hitzaldia egingo du, bihar, Lazkaon. Polemika? Ez, emaitzak eta ekonomia jarri dio izenburua. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, Areria antzokian. Taradellek 6.212 biztanle ditu. Bartzelona probintzian dago, Osona eskualdean. Hondakinak biltzeko atez ateko sistema duten Kataluniako ehun herri baino gehiagoren artean bat da. Zinegotzi izateaz gain, Taradell [...]

Lokarriko Aitziber Blanco hizlari gaur Lazkaon

Lazkao ›Gerriko kultur elkarteak antolatutako Euskal Herria bizi da goiburudun hitzaldi sortako bigarrena gaur izango da, 18:30ean, Gerriko txokoan. Lokarri elkartearen bozeramaile Aitziber Blancok hitz egingo du, Herri mugimenduen zeregina bake prozesuan gaia hartuta.

Euskal Herriaren prozesuaz eta gatazkaz hitzaldi sorta bat antolatu du Gerrikok, askotariko eragileekin

Euskal Herriko bakegintza prozesuaz eta gatazka gainditzeko bideez hitzaldi sorta bat antolatu du Lazkaoko Gerriko kultur elkarteak. Otsailean, martxoan eta apirilean zehar banatuta, oraingoz bost saio iragarri dituzte, gizarteko eragile askotako ordezkariekin. Baieztatu gabe dagoen arren, baliteke beste saioren bat ere gehitzea zikloari. Duela hainbat urte hasitako Berriketan hitzaldien baitan, Euskal Herria bizi da jarri [...]

Larrarteren hitzaldia datorren astean izango da

Joanmari Larrartek euskarazko komunikabideen etorkizuna gai hartuta Ataunen egitea duen hitzaldia datorren ostegunean, otsailak 14, izango da. Antolatzaileek hasieran herenegun izango zela iragarri eta egunkari honek hala berri eman bazuen ere. Solasaldia ostegunean 19:00etan hasiko da, Ataungo udaletxean. Berrita Taldeko kontseilari da Larrarte.

Larrartek hitzaldia egingo du bihar Ataunen

Berria Taldeko kontseilari ordezkari Joanmari Larrartek euskarazko komunikabideen etorkizunaren inguruan hitz egingo du, bihar, Ataunen. Atauniker kultur elkarteak antolatu du solasaldia. 19:00etan hasiko da, udaletxean.

Adinekoen zaintzari buruz ikastaroa izango da gaur Zaldibian

Zaldibiako Udalak adinekoak zaintzeko lanaren inguruan ikastaroa antolatu du, gaurko. Emakume eta gizonezko arteko berdintasun planaren barruan, iazko azarotik martxora arte emango dituzten bost formazio tailerretatik hirugarrena da. Zaintza; guztion beharra, guztion ardura izenburupean, Karreane kultur etxean da saioa, gaur 18:30ean.

Literatura solasaldirako hurrengo lana, ‘Scanner’

Gerriko elkarteak martxoaren 19an burutuko du Liluratura literatur solasaldiaren hurrengo saioa. Irakurri beharreko lana Leire Bilbaoren Scanner (Susa, 2011) poesia-liburua da, bien bitartean partaideek leitu behar dutena. Idazle ondarrutarra Gerriko Txokoan izango da orduan.

Mikel Aiestaranek hitzaldia egingo du Ataunen

Mikel Aiestaran ‘freelance’ kazetari beasaindarrak hitzaldia egingo du, bihar osteguna, Ataunen. Udaletxean da solasaldia, 19:00etan, Atauniker kultur elkarteak antolatuta. Munduan zer berri? Gerra eta gerra izena jarrio diote saioari. Azken urteotan gatazkak lehertu diren herrialdeetako esperientziak kontatuko ditu Aiestaranek.

Haurrentzat jolasak gaur Legorretan

San Tomas feriaren eta gabon eskeen ondoren, aste honetan jarraituko du Legorretan Gabonetarako prestatu duten kultura egitarau bereziak. Gaur, 16:00etan, haur jolasak eta buruhandiak izango dira, plazan, Gazte Piku taleak antolatuta.
Bihar , ostirala,…

Bularreko minbiziari buruz hitzaldia gaur Lazkaon

Katxalin elkartekoek hitzaldia egingo dute, gaur 17:30ean, Lazkaoko udaletxeko batzar aretoan. Bularreko minbiziari buruz azalpenak emango dituzte. Udalak antolatu du saioa.