Biharko egun handiaren zain, goiz bete-betea izan gute legazpiarrek. Latxartegi parkea festa gune nagusia izan da goizean zehar, bertan egin baita VI. ganadu feria. Legazpiko baserrietako ganadua bertatik bertara ikusteko aukera izan da goiz osoan. Behi, txahal, asto, zaldi eta behor ederrez gozatzeko aukera izan dute legazpiarrek, talo usainaren laguntzaz. Telleriartekoak aritu dira taloak egin [...]
Gordailua | Dantza Atal honetarako RSS jarioa

Lazkao Txiki omenduko dute etzi Lazkaon, hil zeneko 20. urteurrenean
Apirilaren 3an hogei urte bete ziren Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki hil zela. Pazko astea izanda, urtero data inguru horretan omenaldia antolatzen dietenek aste batzuk atzeratu dute, aurten. Igandean izango da Lazkao Txiki gogoan ekitaldia, 12:30ean, bertsolariaren izena duen Zelaian, haren eskulturan. Oin Arin dantza taldeak, Lazkaotxiki musika eskolak, Goierriko bertso eskolak, Lazkaoko Udalak eta [...]
Euskal soinu tresnen erakusketa Igartzan
Beasaingo Ostadar dantza taldeak Euskal Herriko soinu tresnen erakusketa ireki du gaur. Ostadar dantza taldekoek urtean zehar egiten dituzten ekitaldietan pixkanaka-pixkanaka soinu-tresna ezberdinak txertatuz joan dira. Honekin, dantzari zein ikusleek euskal soinu tresna eta erritmo ezberdinak ezagutzea lortu da. Orain, instrumentu guztiak bildu eta erakusketa antolatu dute Igartza jauregian.

Aurresku eta soinu zahar txapelketaren lehen saioa jokatu da Usurbe aretoan
Gaur arratsaldean Aurtzaka taldearen aurresku eta soinu zahar txapelketaren lehen saioa jokatu da Usurbe aretoan. 7 eta 11 urte bitarteko nesken soinu zahar txapelketa Donostiako Naiara Mendiburuk irabazi du. Bigarrena Altsasuko Izaro Agirre izan da eta hirugarrena Lezoko Ane Espina. 7 eta 11 ute bitarteko mutilen aurresku txapelketa Donostiako Iñaki Lasak irabazi du. Bigarren Lezoko [...]

Inauteriak ospatzen ari dira Beasaingo Alkartasuna Lizeoan
Inauteriak amaitzear dauden honetan, kultur astea hasi dute Beasaingo Lizeoan. Gaur arratsaldean plazara joatekoa asmoa bazuten ere, azkenean ikastolan bertan egin dute dantza emanaldia, eguraldi txarragatik. Mielotxin erdian dutela eta guraso mordo bat inguruan borobilean jarrita euskal dantzak ari dira egiten ikasleak. Hona hemen orain minutu gutxi ateratako argazki batzuk:
‘Lapurdiko inauteria’ konpartsarako entsegua
Lapurdiko inauteria konpartsarako entsegua. 2013ko inauterietako igandean egingo den Lapurdiko inauteria konpartsan parte hartzeko dantza entseguak Sustraiak dantza taldearen egoitzan, 17:00etan.
Bertsolaritza oinarri duen dantza ikuskaria bihar Zaldibian
Zaldibian Errimak oinetan ikuskizuna izango da bihar, 22:30ean, antzokian. Bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia da, Haatik konpainiak garatua eta egina. Sarrera 10 euro da (6. mailako ikasleetara arte 5 euro).
Zaldibiako dantzarien bidetik, Iruñera oinez joango dira Irungo Kemen taldekoak
XIX. mendean Zaldibiako dantzariek ohitura zuten Iruñeko San Fermin festetara dantza egitera joatekoa. Mendiz mendi, eta oinez, egin ohi zuten bidea, Zaldibiatik Nafarroako hiriburura. Orain berrehun urteko Dantzarien bideari segika, Irungo Kemen taldeak ekimen horixe errepikatuko du asteburuan, taldea sortu zuteneko 40. urteurreneko ospakizunen hasiera modura. Bihar, ostirala, abiatuko dira irundarrak Zaldibiatik, oinez. Iruñera igandean iristeko asmoa dute. Orain bost urte ere ibilbide bera egin zuten.
Hamabi bikote lehiatuko dira igandean XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketan
Igande honetan egingo da Segurako Baratze pilotalekuan XXXVI. Euskal Herriko Dantza Txapelketa, arratsaldeko 18:00etan hasita. Hamabi bikotek parte hartuko dute aurtengo edizioan. www.eitb.com web orrian zuzenean ikusteko aukera egongo da eta ETB 1 katean gaueko 21:45ean emango dute. Euskal Telebista txapelketa honen ibilbidearen inguruko erreportaje bat prestatzen ere ari da. Atzo goizean egin zuten aurkezpena ETBren Miramongo egoitzan Garazi Lopez Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Eluska Gerriko Segurako alkateak, Xabier Mendizabal Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidenteak eta Andoni Salas ETBko produktoreak. Gipuzkoako zortzi bikote eta Bizkaiako lau arituko dira dantzan. Hiru bikote Azpeititik: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, eta Jon Ibarguren eta Idoia Besada. Bi bikote Oiartzundik: Xanti Leonet eta Izar Etxeberria, eta Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero. Beste herrietatik bikote bana: Amasa-Zizurkildik Beñat Monfort eta Naiara Larrañanaga, Villabonatik Iker Sanz eta Lierni Kamio, eta Ibarratik Maria Camarero eta Goretti Galarraga. Trapagarandik Oihan Martinez eta Ibabe Beristain, Leioatik Lander Campos eta Haizea Hormaetxea, Portugaletetik Diego Duran eta Eneritz Manzisidor, eta Sestaotik Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas. Beti bezala, Ixilkara txistulari taldeak fandangoa joko du eta arin-arina, berriz, Joseba Iparragirrek eta Ander San Josek. Epaimahaian Gabriel Alonso, Izaskun Iturri, Jone Idiazabal, Karlos Sarriegi eta [...]
Amets Bide, aro berri bati atea irekiz
Orain lau urte desagertzeko zorian egon zen Jakintza Dantza taldea, baina krisi horretatik indarberrituta atera ondoren, Amets Bide kultur elkartea izatera pasa da tarte horretan. Ez dira nonbait borondatezko lanerako garairik onenak. Konpromiso asko eta astialdiari denborarik ezin eskaini. Duela lau urte Jakintza Dantza Taldea desagertzeko zorian egon baldin bazen, lau urte beranduago erabat indarberrituta eta izena aldatuta etorri da Ordiziako dantza talde berria, orain 40 urtetik gora herrian egon zen dantza taldearen izena hartuz: Amets Bide. Hori bai, dantzara ez ezik, bestelako kultur adierazpenetara irekita daudenez, kultur elkarte izaera eman diote taldeari. Konpromiso eta ez etsitzearen adibide dira Izaro Insausti eta Edurne Saez, Amets Bide Kultur Elkarteko zuzendaritzako kideak. Insaustik urteak daramatza dantza munduan, eta azken urteetan herriko txikienen dantza erakuslea izan da. Saez, berriz, lehen aroko Amets Bide ezagututakoa da. «Orain lau urte desegitekotan egon zen taldea. Artean zeuden irakasleak unibertsitatera joan ziren, jarraitzeko asmorik ez zuten, eta lau lagun geratu ginen, biok, nire ama eta Edurneren alaba, ama-alabak. Bi alabek hartu genituen talde guztiak», gogoratu du Insaustik. Haien buruei esan zieten «poliki-poliki» joan behar zutela, baina «oinarri onak» finkatuz. Insaustiren esanetan, taldearen helburua «umeak heztea» izan da beti, gero, adin batera iristen direnean, haiek egin ditzaten irakasle [...]
Gutunak
- Zaborrak eta zabarrak
Ekaitz Goikoetxea (Beasain). Zaborrak zabartuta gabiltza…
Bideoak
- Title
- Iñaki Beitia Mendi Martxa. 2013 maiatza
- Runtime
- 5:57
- Title
- Presoen alde Zumarraga Urretxun. 2013 maiatzak 18
- Runtime
- 4:42
- Title
- M18 Plazara! Ataunen
- Runtime
- 1:22
Laburrak
- Udako kirol jardueretarako izen-ematea ireki dute Lazkaon
- Bilkoin elkarteko bertso bazkariko txartelak salgai
- Kultur elkarteen laguntza eskaera ekainaren 21erako
- Ordiziak aurrera egin du Herriarteko txapelketan
- Mailari euts diezaioke oraindik Biok Zerbitzuakek
- Greba komitea osatzeko lehen bilera gaur Barrenan
Goierriko blogariak
- Ondo izan Montanier! Mila esker!: - Zergatik aldatu duzu Frantziako ligako zazpigarren taldea Espainiako ligako hamabost garrenagatik?
- Kantu eta gitarra errezitaldia San Migelen: Maiatzaren 26an, igandeko hamabietan, kantu eta gitarra errezitaldia izango da Motxorroko San Migel...
- Haurdun zaude(te)?: Haurdun bazaude, edo laister egotea espero baduzu, TTiKLiK!ELKARGUNEAn bide honetan lagungarr...
- Urpean: Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu n...
- MALTA MOTAK: Pale Ale malta: Pale Ale malta oinarrizko malta bat da baina talde honetako beste malta mota batzuk baina % nitrogen...
- Adiskide, egin dezagun euskaraz!: Karmele Aierbe Euskaldunen artean, euskaraz jakin arren, erdaraz aritzen diren ezagun askorekin sa...
- lepauztai: iz. ANAT. Klabikula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: iz. [klabikula] : klabikula (U...
- PETIT VIGNEMALE (3032 m.) "SERAC"-EN BIDETIK 2013-05-12: - Xabiii!!! - Uhmmm???- Bostak dittuk, jeikitzeko ordue. - Esan zidan Lekuk.Oraindik non nengoen ere...
- Matsaria: Milesker gidari lan eta solasaldiagatik Leire! Filed under: klik! Tagged: Eibar, Industria, klik, Ma...
- altza-zumarraga: Lehen marrazkia atzo egindakoa, altzan, izeaben etxe azpian aparkatuta familiaren zain. Eta bigarren...
Inkesta
Goierriko hainbat herritan martxan jarri dituzte herritarrek parte hartzeko programak. Zer iruditzen zaizkizu ekimen horiek?
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zohargi (Zaldibia)
Urte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetikUrte askotarako Ihortziri, aitatxo eta amatxoren partez, Zohargi bihurri! Espetxetik etxera, bihotzetik bihotzera. Ilargiraino ta bueltan maite zaitugu!http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f031-300x275.jpgZohargi (Zaldibia)irakurri gehiago » -
Irati Arbilla
10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.10 urte! Zorionak Itsasondoko eta Olaberriako familia osoaren partetik.http://goierri.hitza.info/files/2013/05/p008_f01-252x300.jpgIrati Arbillairakurri gehiago »
Berriketan.info
-
Unai Oiartzun posted an update 6 hours, 49 minutes ago
Aitor Uriondok zuzenduko du Hondarribia-Irun http://kiroletikblog.blogspot.com.es/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 7 hours, 48 minutes ago
Athletic-Nacional Montevideo izango da San Mameseko azken partida. Ekainaren 5ean. Jokalari ezagunak dauzka: Recoba, Abreu, Ivan Alonso…
-
Urtzi Urkizu posted an update 8 hours, 7 minutes ago
Arkaitz Basterra euskal zinemagilea umorezko film bat egiten ari da Pragan. Proiektuan ekonomikoki laguntzeko eskaera egiten die ikusleei bideo honetan:
-
Iker Aranburu posted an update 8 hours, 44 minutes ago
Plantoa egingo diote bihar sindikatuek Eusko Jaurlaritzari. Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko bilerara deitu ditu, baina ELAk, LABek eta UGTk iragarri dute ez direla joango, Jaurlaritzak lanaldia luzatzen duen dekretua bertan behera uzteko asmoa adierazi ez duelako. CCOOk ere hanka egin zuen azken bileran, baina bileran parte hartuko du.
-
Iker Aranburu posted an update 9 hours, 24 minutes ago
Generalitateak berritu du defizit fiskalaren datua, 2010ko zenbakiekin. Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariaren arabera, Katalunian zergetan bildutako 16.543 milioi euro ez ziren han gastatu. Kataluniaren barne produktu gordinaren %8,5 da, azken urteotako %8,1eko batez bestekotik gora. Diru hori Osasuna, Ongizatea eta Hezkuntza sailaren…
- Laurehun herritarretik gora aritu dira atez ateko bilketa diseinatzen Ordizian, lehen astean 2013/05/13
- 110 judoka gazte Gabiriako frontoian 2013/05/13
- Jende asko eta giro lasaia Ormaiztegiko zabor bilketari buruzko bileran 2013/05/16
- ‘Dantza zati bat’ erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean 2013/05/15
- Ormaiztegiko Udalak atez atekoari uko egin dio 2013/05/14
- Oskar Soto: Dantza erreza ikasteko pausuak hemen: http://www.y...
- Iraganeko ahotsek gaurkoak dirudite | Borroka Garaia da!: [...] martxoak 3 Pedro Maria Martinez, Francisco A...
- Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez ra iristea | Zero Zabor: [...] sistema %73 birziklatzera iristeko edukiontz...
- Ordizian Atez Atekoa prestatzeko bileren azken txanpa | Zero Zabor: [...] “Laurehun herritarretik gora aritu dir...
- Ormaiztegik ere uko Atez Atekoari | Zero Zabor: [...] duen udal batzarrean emango omen ditu xeheta...








