Hogeita bost urte beteko ditu Lazkaoko jaietan haur danborradak aurtengo jaietan. 1987ko apirilaren 26an, San Prudentzio aurrean ospatu zen lehenbiziko aldiz, eta ordutik hutsik egin gabe errepikatu da urtero. Urteurrena gogoratzeko, argazki erakusketa prestatzen ari dira antolatzaileak, eta herritarren laguntza eskatu dute, bilketarako. Haur danborrada, iazko San Prudentzio festetan, Lazkaon. Arg.: Aimar Maiz Haurren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festak, haurrak, jaiak
Bidalita Erakusketak, Gizartea, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta
Atauniker kultur elkarteak bi ekimen antolatu ditu Nafarroaren konkistaren 500. urteurrenaren harira. Batetik, bihar, osteguna, Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia egingo du, udaletxean, 19:30ean. Nafarroa 1512-2012. 500 urte… goiburupean, xehetasun historikoak emango ditu Agirrek, egindako ikerketa historikoetatik abiatuta. Bestetik, Nafarroako erresumarena zen Jentilbaratzeko gazteluaren aztarnetara bisita gidatuak egiten hasiko da Atauniker. Nahi duten elkarte, eskola, euskaltegi nahiz mendizale taldeentzat jarri [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bisitak, historia, nafarroa
Bidalita Ataun, Gizartea, Hitzaldiak, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Aurreko urtean Zaldibian antolatu ziren pintura eta egur tailaketa ikastaroen fruitua erakusketa batean jaso du udalak. Zaldibiarrek egindako margolanak eta egur lanketak ikusgai daude, atzoz geroz, Zaldibiako antzokian. Igandera arte egongo da bilduma jendaurrean. Ostiralera bitartean 17:30etik 19:30era eta larunbat-igandeetan 12:00etatik 14:00etara irekiko dute.
Irakurri gehiago
Bidalita Erakusketak, Kultura, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta
Lazkaoko Maizpide euskaltegian bertso-afaria egingo dute gaur, asteartea. Asteroko kultura-ekitaldien artean, oraingoa bertsolaritzari eskainiko diote. Bixente Gorostidi amezketarra eta Mikel Artola alegiarra ariko dira kantuan. Afaria 21:00etan hasiko da, eta ondoren egingo dute saioa. Edozein herritar joan liteke bertsoak entzutera.
Irakurri gehiago
Bidalita Bertsolaritza, Gizartea, Kultura, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta
Ataungo Udalak eta Kutxa-Ikasgelak pilates ikastaroa abiaraziko dute, asteartean, Ataunen. Denera 14 ordu dira, eta ekainaren 12ra arte asteartero ordubete jardungo dute, 18:00etatik 19:00etara, Zelaietako dantza aretoan. Kuota 44 euro ordaindu behar da. Ildo berean, apirilean kontserbak egiten ikasteko kurtsoa hasiko da, jakiak ontziratzeko eta izozteko teknikak lantzeko. Hamar ordukoa izango da (50 euro).
Irakurri gehiago
Etiketak:osasuna
Bidalita Aisia, Ataun, Gizartea, Ikastaroak | Iruzkinak ezgaituta
Itsasondoko dantza taldearen orain arteko historia laburrean egun seinalatua izatera igaroko da larunbat hau. Duela hiru urte taldea eratu zutenetik, aurreneko aldiz herritik kanpora joango dira dantzari itsasondoarrak, saioa egitera. Tolosan (Gipuzkoa) jardungo dira, etzi, inauteri giro bete-betean. Larunbat goizean Tolosako kaleetan kalejira egingo dute haurrek. Udaberri taldeak antolatutako Dantzari Txiki egunean parte hartuko dute, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:haurrak
Bidalita Dantza, Gizartea, Itsasondo, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Segurako Laiotz herri eskolak antolatu duen kultur astearen barruan ostiralean, otsailak 17, inauteri festa egingo dute 15:15etan hasita. Hippyz mozorrotuko dira haurrak eta irakasleak, eta plazara joango dira eguraldi txarra egiten badu Baratze pilotalekura). Txokolate jana ere egingo dute. Arratsaldean 18:30ean hartza nola esnatzen den ikustera joango dira Errementariko ferratokira. Ondoren hartza, hartza-zaina, eta uxatzaileak kalez-kale [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:festak, Inauteriak
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Segurako Laiotz herri eskolak antolatu duen kultur astearen barruan bihar, otsailak 16, Haur Hezkuntzako ikasleek saioa egingo dute gurasoen eta aiton-amonen aurrean. Emanaldia 15:00etan izango da. Ondoren ogi opilak eta txokolatea banatuko dizkiete herri eskolako ikasle guztiei
Irakurri gehiago
Etiketak:ikasleak
Bidalita Ekitaldiak, Gizartea, Kultura, Segura | Iruzkinak ezgaituta
Goierriko kulturagileek aparteko tartea izango dute, gaur, Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Kabigorri elkarteak antolatu duten Hitza badugu poesia topaketen bigarren jardunaldia eskualdeko hiru kidek hornituko dute, ia erabat. Olerki errezitaldiak dira jardunaldien muina, musikarekin lagunduta. Gaur, 19:30ean hasita —saio guztiak ordu horretan dira, Koldo Mitxelena bibliotekan—, Tere Irastortza zaldibiar idazleak parte hartuko du, hark [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ordizia
Bidalita Idiazabal, Kultura, Musika, Zaldibia | Iruzkinak ezgaituta
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizuna egingo dute otsailaren 25ean, larunbata, Lazkaon. Lehen aldiz izango dira han, Lazkaoko Gazte Asanbladak eta Antsoategi elkarteak antolatuta. 17:00etan eta 18:30ean dira saioak. Sarrerak, 5 euroan, Gerriko liburu-dendan dira salgai. Aurrena, 16:30ean, kalejira egingo dute plazatik Areria antzokira, Bonberenea txarangarekin.
Irakurri gehiago
Etiketak:areria, haurrak
Bidalita Antzerkia, Kultura, Lazkao | Iruzkinak ezgaituta