Goierriko Urrup antzerki taldeak Beasaingo Usurbe antzokian estreinatuko du ostiralean El cianuro… ¿Solo o con leche? antzezlana. Juan Jose Alonso Millan-en antzelana da, baina taldekideek egindako hainbat moldaketarekin estreinatuko dute. Lehen aldia da Urrup taldeak antzezlan bat Beasainen estreinatzen duena. Otsailaren 4an Lazkaoko Areria aretoan egingo dute bigarren emanaldia. Antzezlanean hamar aktorek parte hartzen du eta umorez betetako komedia beltza da. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Tomas Barandiaran eta Martin Mendizabal izan dira Arriaranen jokatuko mus kanporaketako irabazleak. Hamabost bikote lehiatu ziren larunbatean Arriaran auzoko Intxaurpe elkartean eta irabazleek Xabier Arrieta eta Goio Mujika izan zituzten aurkari finalean. Barandiaran eta Mendizabal otsailaren 26an Seguran jokatuko den Gipuzkoako kanporaketarako sailkatu dira. Gipuzkoan sailkatutako bikoteek Euskal Herriko mus txapelketan parte hartzeko aukera izango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:mus
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta
Bihar arratsaldean Jolas Kooperatiboak egingo dituzte Legazpiko kultur etxean. Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu, kultur etxean, 17:00etan hasita. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta daude. Legazpiko Udaleko Gazteria sailak antolatu du ekimena. Joko kooperatiboa bi jokalarik edo gehiagok parte hartzen duten baina elkarren artean lehiatzen ez diren jokoa da. «Guztiak helburu bera [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia | Iruzkinak ezgaituta
Joxe Mari Uzin maiatzean itzuliko da berriz azokara. Eguraldi goxoak izan ditugu, gustuz hartu direnak baina ez dugu negu betean gaudenekoa ahaztu behar eta oraindik elurra etor daitekeela iragartzen dute eguraldi iragarleek. Mimosa arbolak baliatu dute beroaldi txiki hau eta adar dotoreak ekarri ditu Edurne Jauregik, 2 euroan bakoitza salgai jarri dituenak. Negutegiei eta berogailuei [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Azoka, feria, ordizia
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Berritsu eta Txelotxe ludoteketan eta Eizu gaztelekuan izena emateko epea ireki dute. Urtarrilean hasi eta ekainera arteko matrikula egiteko aukera izango dute lau urtetik 17 urtera arteko haurrek eta gazteek. Matrikula 30 euro kostako da. Aisi Hezi elkarteko hezitzaileek jakitera eman dutenez, lau eta zortzi urte arteko haurrentzako lekurik ez dago Berritsu ludotekan: “Egun [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
The Graffiti Clasics taldea The Graffiti Clasics taldeak eskainiko du Antzerki Garaia zikloko bigarren ikuskizuna. Ostiral gaueko 22:15ean izango da, Ordiziako herri antzokian. Talde britainiar honek, musika eta umorea nahasten ditu 16 cuerdas con mucho ritmo lanean. Itxuraz, ohiko harizko laukotea ematen dute, baina eskenatokira igotakoan, euren instrumentuak jotzeaz gain, abestu, antzeztu eta dantza ere egiten dute, koreografia bereziak sortuz. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Antzerkia, Ekitaldiak, Kultura, Musika | Iruzkinak ezgaituta
Immigranteekin lan egiten duen Bategite elkarteak etorkinei laguntzeko bulegoa ireki du Beasaingo Kale Nagusian. Bulegoaren helburua informazioa ematea izango da, hala, ikasketei buruz, senideak Euskal Herrira ekartzeko jarraitu beharreko pausoei buruz edo errolda agiria betetzeko paperei buruz banatuko diete informazioa, elkarteko Pitxu Urretabizkaia beasaindarrak eta Senegalgo Serigne Ndiayek azaldu dutenez. SOS Arrazakeria erakundearekin batera ariko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Bestelakoak, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Ampo Ordiziak hirugarren partida jarraian jokatuko du igandean Altamira zelaian. Sanitas Alcobendas talde madrildarraren aurka neurtuko dituzte indarrak Axio Arañak eta Jim Dixonek zuzentzen dituzte mutilek. Bientzako da garrantzia handiko partida. Ordiziak irabazi egin beharreko dauka La Vilaren arrastoa ez galtzeko, eta Alcobendasek ere puntuak behar ditu beheko postuetatik aldentzeko. Partida 12:00etan da. Axio Araña [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ampo, ordizia
Bidalita Aisia, Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Beste urte batez pilates ikastaroa antolatu dute Altzagan Udalak eta Kutxak. Duela bost-bat urte hasi ziren gorputzaren oreka, kontzentrazioa eta arnasketa lantzeko metodoaren ikastaroak ematen, eta erantzun ona izan du. Orain arte 12 bat lagun bildu izan dira asteroko saioetan, 160 biztanleko herrian. Hasi berri den urtean ere jarraitu ahal izango dute altzagarrek, bai lehendik [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Ikastaroak | Iruzkinak ezgaituta
Egurra lantzeko eta tailaketak egiten ikasteko kurtsoa antolatu du Olaberriko Udalak. Urtarrilaren 18an hasiko da behar beste jendek –zortzi lagun gutxienez– izena ematen badu. 30 orduko iraupena izango du kurtsoak, eta eskola-saioak astearteetan 18:30etik 21:00etara izango dira. Izena emateko epea bihar, ostirala, bukatuko da. Initeresatuek udaletxera (943 88 14 34) edo udal liburutegira (943 88 [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Ikastaroak, Olaberria | Iruzkinak ezgaituta