Ordiziako Gaztelekuan hainbat ekintza ari dira egiten egunotan. Ostegunetik datorren astelehenera itxita egongo da gaztelekuan, baina Pazko asterako, datorren asterako, egitaraua oparoa osatu du. Hilaren 10ean dardo txapelketa izango da, hilak 11n eskalada saioa, hilaren 12an sukaldaritza eta hilaren 13an zuhaitz parkea.
Goiztiri AEK euskaltegiak hainbat bideo igo ditu sarera azken asteetan. Batetik, Napoka Iria taldeak Beasainen eskaini zuen kontzertuko bideoak ikus daitezke euren kontuan . Bestetik, Aitor Sarriegik eta Ander Lipusek Seguran eskaini zuten Erregea eta Bufoia ikuskizunekoak.
Baietz taldeak irabazi du Urretxuko eta Zumarragako Ezetz lortu trebezia saioa. Hamazazpi taldek hartu zuten parte Urretxuko Labeaga aretoan jokatu zen finalean; Baietz eta Play taldeak iritsi ziren emozioz beteta egon zen amaierara. Gotzon Aranburu kazetariak bideoan jaso du finala.
Iparra-Hegoa jaialdia bukatu da Seguran. Egitarau zabala izan du, eta asteotako ekintzak asko izan dira. Irudi asko utzi ditu ekimenak. Ikusi argazkien galeria.
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren A multzoko laugarren jardunaldiak ondorio garbi bat utzi badu hiru talde indartsu daudela da: Downtown, Ferro eta Per La Forza. Downtownek 1-4 irabazi dio asteburuan Totziri, eta sailkapen buruan da jokatutako lau partidak irabazita. Tzulo eta Ferroren artekoa 0-2 bukatu zen, Per La Forza eta Meridiano 0ren artekoa (12-0) eta [...]
Datorren asteartean, apirilak 3, egingo dute Otegi-Enea eta Majori auzoetako San Joan jaiak antolatzeko lehen bilera. Nerea tabernan egingo dute bilera, 20:00etan. Jai batzordea sortu dute, eta ideia berriak dituzten auzotarrak erakarri nahi dituzte. Bilerara azaltzeko aukerarik ez dutenei ere parte hartzeko badutela jakinarazi diete. Nerean, Muñozen, Erlen eta Ortega-enean izen-abizenak, e-maila eta telefono zenbakia [...]
Sukaldaritza tailerrean parte hartu zuten zegamarrak Aste Santuko oporrak direla eta Zegamako Gaztelekuko arduradunek hainbat ekintza antolatu dituzte datorren asterako. Apirilaren 2an, astelehenean, zineforuma egingo dute. ‘Grease’ film ezaguna aukeratu dute, hura ikusi eta ondoren solasaldia egiteko. Asteartean, apirilaren 3an, Olaberriako karting zirkuitura joango dira hala nahi duten gazte zegamarrak. Aste Santuko jai egun ofizialetan [...]
Lazkaoko Gaztelekuan aisialdirako egitarau berezia prestatu dute Aste Santurako. Apirilaren 2tik 4ra, eta 10etik 15era egunero irekita egongo da lokala, 16:00etatik 20:00etara. Futbol txapelketak, eskalada, argazki krosa, eskulanak, pizza sukaldatzea, film emanaldiak eta karta jokoak antolatu dituzte. 12 urtetik 16ra bitarteko nerabeentzat da zerbitzua. Zapaturako eman behar da izena.
Etorkizunean Oiangu parkearen inguruko erabakiak hartzeko, herritarren hitza entzun nahi du Ordiziako Udalak, eta hala, «Oianguren etorkizuna herritarrekin batera hartzeko konpromisoa» hartu du. Horretarako, Oiangu Publikoa eta Bizirik Plataformarekin batera elkarlanean diseinatu duen prozesu parte-hartzailea aurkeztu du arratsaldean Oiangun bertan. Oiangu Publikoa eta Bizirik plataformak azken urteetan egin duen lana azpimarratu du udalak: «Oiangun eraiki [...]
Jakintza Ikastolako DBHko eta Batxilergoko ikasleek dantza eta koreografia jaialdia egingo dute bihar, 15:30ean, Majori kiroldegian. Kultur Astearen barruko ekintza izango da. Jakintzan urteak daramatzate gorputz heziketako eskoletan dantza lantzen, eta aurreko urteetan jaialdiak izan zuen arrakasta ikusita, berriz errepikatzea erabaki dute. Eider Epelde irakaslea da Jakintzako irakaslea da ikasleak dantzara animatu dituena.
Dokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]
Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]
Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,
Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]