Igandea, 2013-05-19

Gordailua | Aisia Atal honetarako RSS jarioa

Azintzio jaiak ari dira ospatzen Legorretan

Mozorrotuta hasi dute eguna gaur Legorretan. Azintzio jaiak ari dira ospatzen, eta mozorroen eguna da gaurkoa. Gizon Pikua udaletxeko balkoitik begira dutela paella lehiaketa egin dute eguerdian, txakolina dastatuz. Plazan eta pilotalekuan elkartu dira lagun taldeak, batzuk mozorrotuta eta beste batzuk eguneroko itxuran, eta beharrezko osagarriak eskutan, paellak egiten aritu dira. Asteazkenean hasita ari dira [...]

Loinatzetan bete-betean daude beasaindarrak

Mari heldu da Murumenditik eta festa giroa herriko txoko ugaritan nabari da ia Beasainen. Atzo arratsaldean festen hasierako txupina bota zuten herriko ikastetxeetako ikasleek, eta gauean Mariren etorrerarekin lehertu zen festa. Jende ugari elkartu da erdigunean jai egunen lehen orduetan, bai atzo arratsaldean eta bai gaur ere, haurren danborradaren aitzakian. Buruhandiek eta erraldoiek haurrez inguratuta egin zuten itzulitxoa herrian, eta erraldoiek dantza ere egin dute aurten. Beste berrikuntzetako bat Zanpaldunak joaldunen irteera izan da aurten. Herriko gazte talde batek sortu du joaldun taldea, eta atzo arratsaldean egin zuten lehen saioa beasaindarren aurrean.

Abesbatzak Lertxundiren abestiekin batuta Zegaman

Benito Lertxundiren abestiak abestu dituzte gaur arratsaldean Donibane Garazi, Baigorri eta Hendaiako eskola publikoetako haur abesbatzak, Mikeltegi abesbatzak eta Zegamako Orkatz txiki eta Orkatz abesbatzek Zegamako San Martin parrokian, Et Incarnatus orkestrak lagunduta. Arratsaldeko 18:00etarako lepo bete da parrokia eta Migel Zeberioren zuzendaritzapean abestu dituzte haurrek Benito Lertxundiren hamaika abesti ezagun: Urrundik heldu naiz, Baliaren [...]

Euriari beldurrik ez dioten mozorroak Lazkaon

Jendetza dabil Lazkaoko kaleetan, festetako mozorro egunean. Askotariko mozorroak ikusteko aukera dago eta askok mozorroarekin erlazioa duten estalkiak ere badituzte. Estalkietako musika, tabernetakoa, autotxokeetakoa, txarangarena… Euriz eta musikaz bustitako eguerdia ari dira izaten. Mozorroez gain, artisau azoka eta Lazkaoko talogileak ere egon da goiz partean, plaza ondoko frontoian. Laster mozorrotuen bazkaria hasiko da txosnetan. Hemen [...]

Txirrindulariek irabazi dute Legazpiarren erronka


Eguerdiko 12:00ak puntuan zirenean abiatu dira Imanol Ugarte, Unai Perea eta Ander Ibarguren txirrinduarekin eta Maria, Rafa Lasa eta Mariano Fernandez zaldekin Gabiriako Mandiola baserritik gora, zaldizko eta txirrindularien arteko lehian. Hasiera batean Korta jatetxetik abiatzekoak baziren ere, eguraldi txarragatik aldatu dute irteera puntua, ibilbidea motzagoa izan zedin. Lau kilometro eskas ingurukoa izan da azkenean.

Itsasondoko udarako begiraleak behar dituzte

Itsasondoko Udalak udalekua antolatuko du, aurtengo udan ere. Begiraleak behar dituzte, tituludunak edo praktikak osatu nahi dituztenak. Curriculuma apirilaren 23rako bidali behar da (leiretelleri@yahoo.es). Udalekua uztailaren lehenetik 19ra izango da, 09:00etatik 13:00etara.

Otaegi eta Zabaleta garaile elkarteen arteko mus txapelketan

Larunbatean Zegamako elkarteen arteko mus txapelketa jokatu zen. Tartalo, Amezti, Jubilatu eta Kasino elkarteen txapelketetako bi bikote onenek jokatu zuten. Joxe Angel Otaegi eta Juan Zabaleta nagusitu ziren. Finala Aitor Azurmendi eta Koldo Otaegiren aurka jokatu zuten. Ondoren, zortzi bikoteek elkarrekin afaldu zuten.

Sandrati kobaren historia ezagutzera emateko ekimenak

Zegama Aranzadi Zientzia Elkarteak azken urteotan indusketak egin ditu Zegamako Sandrati koban eta bertan aurkitutakoa ezagutzera emateko ekimenak abian jarri dira. Zegamako turismo bulegoak bisita gidatuak antolatu ditu eta ekainean leizean aurkitutako piezak erakutsiko dira Aizkorriko Ataria interpretazio zentroan. Bisita gidatuak igande honetan eta hurrengoan egingo dira. Parte hartzaileak 9:00etan irtengo dira interpretazio zentrotik. Hamaiketakoa [...]

Barandiaran Museoan errota martxan jarriko dute aste honetan ere

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak igandera arte programazio berezia garatuko du Aralar parke naturaleko bi guneetan. Barandiaran Museoan, San Gregorion, errota eta zerrategia egunero 12:30ean martxan jarriko dituzte. Museoa eta multzo hidraulikoa ikusteko bisita gidatuak antolatuko dituzte, egunero, 2 euroren truke. 11:30ean, taloak egiteko tailerra izango da. Aurrez izena eman behar da (943 18 03 35), [...]

Barandiaran Museoko errota egunero martxan jarriko dute, bisitarientzat

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak aisialdirako ekimenak antolatu ditu, Aste Santurako. Aralarko parke naturaleko bi interpretazio zentroetan izango dira aktibitateak, Lizarrustiko parketxean nahiz Barandiaran Museoan, San Gregorion. Barandiaran museoan bihar (osteguna) hasiko da egitarau berezia. Apirilaren 7ra arte, egunero errota martxan jarriko dute, 12:30ean. Multzo hidraulikoko zerrategia ere ikusi ahalko da, bisita gidatuan. Bi euro ordaindu [...]