Ordiziako Mendizaleak taldekoek Aralarren dagoen Pikuta mendira egingo dute irteera igandean. Ordiziatik 08:00etan abiatuko dira, eta Zaldibiara iritsitakoan, Enirio galtzada hartuko dute tontor aldera jotzeko.
Irakurri gehiagoOrdiziako Mendizaleak taldekoek Aralarren dagoen Pikuta mendira egingo dute irteera igandean. Ordiziatik 08:00etan abiatuko dira, eta Zaldibiara iritsitakoan, Enirio galtzada hartuko dute tontor aldera jotzeko.
Irakurri gehiagoIgartubeiti baserri museoan larunbatean, otsailak 25, saskiak egiten ikasteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Baserri museoko arduradunek jakitera eman dutenez, txotxak gordetzeko ontziak egingo dituzte, zehazki esateko. Tailerra 17:00etan hasiko da eta 18:30ean bukatu. Ondoren Igartubeiti askaria zerbitzatuko dute museoan bertan. Bakoitzak hiru euro ordaindu beharko ditu. Familiei beherapena egingo [...]
Irakurri gehiagoBihar, otsailak 22, Segurako Laiotz herri eskolako 4. eta 5. mailako ikasleek egin berri duten kultur astea izango dute hizpide Bixi-Bixi irratsaioan. Saioa 12:15etan hasiko da. Elhuyar zientzia elkartekoek lagunduta hilabetean behin egiten duten tartean, Berbatek proiektua emango dute ezagutzera. Informatikariek eta hizkuntzalariek elkarlanean egindako ikerketa da Berbatek, hizkuntzarekin zerikusia duen teknologiari buruz egindakoa, hain [...]
Irakurri gehiago
Zumalakarregi museoan antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbatean, ahoz-ahoko komunikazioaren barruan txutxumutxua, bertsoa eta belaunaldi arteko komunikazioa jorratu zituzten. Txutxumutxua zer den ikasteko hainbat jolasetan parte hartu zuten. Bertso bidezko informazio transmisioa lantzeko, museoko erakusketa iraunkorrean dauden bertso batzuk aztertu zituzten, eta belaunaldien artekoa lantzeko bideo batzuk ikusi eta entzuteko aukera izan zuten umeek.
Irakurri gehiago
Iaz ere Seguran egin zuten Gipuzkoako finala Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Gipuzkoako finala datorren larunbatean jokatuko dute Seguran, eta bertan Goierriko 33 bikotek parte hartuko dute, iaz baino bat gehiagok. Herrialde osoa kontutan hartuta berriz, 120bat bikote elkartuko dira Seguran musean jokatzeko. Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari ekimeneko kideak jakitera eman duenez, Goierrin aurten [...]
Irakurri gehiagoUrretxuko eta Zumarragako preso politikoek erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Eskulanak bildu dituzte bertan; denetarikoak. Hilaren 26ra arte egongo dira lanak bertan ikusgai. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso du erakusketaren irekiera.
Irakurri gehiagoOrdiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketako bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dira asteburuan. Aurrekoan B multzokoen txanda izan bazen, oraingoan A multzokoena izan da. Downtown taldea jarri da A multzoko lidergoan, Meridiano 0 taldeari irabazita (3-1). Beste hiru partidetako emaitzak hauek izan dira: Tzulo-KM39 (1-1); Totzi-Team- Embiel (0-0); eta Ferro-Per La Forza (0-0). B multzoko partidak [...]
Irakurri gehiagoSegurako turismo zerbitzuak kudeatzen dituen Aldabe taldeak bisita gidatu antzeztua egiteko aukera eman du gaur goizean. Erdi Aroko herri-bilduan dauden hainbat eraikin historiko eta azpiegitura berezi kontakizun antzeztuaren bitartez ezagutarazi dituzte. Berrogei-bat laguneko bisitari taldea elkartu da, eta ordubeteko txangoan jauregiak, ateak, karkaba eta bertako kontakizun ugari ikusi eta entzuteko modua izan dute. Eguerdian Ardixarra [...]
Irakurri gehiagoPirritx eta Porrotx pailazoek Lazkaon iragarri dituzten bi ikuskizunetarako sarrera guztiak bukatu dira. Antolatzaileetakoa den Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, atzo (osteguna) agortu ziren —Gerriko liburu-dendan eros zitezkeen. Hiru egunean saldu dira, beraz, Areria antzokiko sarrera guztiak; zinema-aretoak 350 bat aulki ditu. Pirritxek eta Porrotxek Tolosako Bonberenea txarangarekin batera egingo dute ikuskizuna. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ez [...]
Irakurri gehiago