Asteazkena, 2013-05-22

‘Legazpi Hiria’ lehiaketak baditu jada irabazleak

XIV. Legazpi Hiria argazki lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak. Aurkeztu diren argazki guztien artean Iñigo Olarteren Begiradak aukeratu du epaimahaiak. Manu Barreiro, Agustin Busselo eta Carlos Mediavilla izan dira gainerako irabazleak. Azken honi herriko lan onenari saria eman diote, eta lehenego hirurak Argizaiola sariketarako ere sailkatu dira. Lehiaketaren hamalaugarren edizio honetan 181 argazkilari ezberdinen 665 lan [...]

Energia eta finantzak beste era batera

Bi arlo zehatzetan kontsumitzailearen hautua zenbateraino izan daitekeen eraginkorra erakutsiko dute bihar Miguel Calvillo ordiziarrak eta Iker Azurmendi legazpiarrak. Lehenengoak banku etikoaren nondik norakoak azalduko ditu eta bigarrenak energia jasangarria kontsumitzeko aukera egon badagoela erakutsiko du. Hurrenez hurren ordezkatzen dituzten Fiare banku etikoa eta Goiener energia erosleen zein kontsumitzaileen kooperatibaren filosofia laburbiltzen du Calvilloren esaldi batek: «Gure bankura ehun milioi euro ekarriko dituen bezero bakarra baino, nahiago dugu milioi bana ekarriko dituzten ehun bezero». Bien xedea energiaren eta finantzen esparruan gauzak egiteko beste moduen berri ematea da, eta modu horiek posibleak izateaz gain, gizartearen ongizateari lotuago daudela adieraztea.

Bost goierritar arituko dira Bertsolari Txapelketa Nagusian

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. ekitaldia irailaren 29an hasiko da, Villabonan (Gipuzkoa), eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen, Barakaldon (Bizkaia). 2009ko txapelketan bezala, hamalau saio izango ditu txapelketak. Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela, tartean Aitor Sarriegi [...]

Artzainen lana Legorretako plazan

Legorretan Idiazabal gazta ekoizten duen Olalde gaztandegiak erakustaldia eta festa antolatu zituen, igandean, plazan. Udalak eta Aldapa Haundi elkarteak babestuta, Olalden lanean ari diren Pablo Urrizelkik eta Naiarak gazta egin zuten. Ardiei ilea moztu zieten moztaile nafarrek. «Gazta pila bat saldu da. Oso gustura gelditu gara, baita antolatzaileak ere», zioten artzainek. Jendea erakarri zuen ekitaldiak. [...]

Aniztasuna bultzatzeko kulturen azoka antolatuko dute

Larunbatean izango da ekimena eta Urretxuko Udalaren ekimenez sortutako Bizikidetza Mahaiak antolatuko du.

Nekazariak eta gaztagileak sarituak, Ataunen

Nekazarien eta artzainen lanari aitortza egitea izan ohi da, urtero, San Isidro eguneko egitekoetako bat. Aste egun buruzurian, ordea, herritarrek aukera handirik ez ekitaldietan parte hartzeko, eta Ataunen aurten asteburura atzeratu dute ospakizuna. Azoka eta lehiaketak egin dituzte, urteroko legez. Beste urteetan baino jende gehiago joan da, eta udaleko antolatzaileak gustura geratu dira. Postutan aukera [...]

Lazkaoko flautistak Donostian eta Azkoitian

Zehar flautaren soinu leuna kontzertuak osatzeko lain badela erakutsi dute, asteburuan, Lazkaoko musika ikasleek. Donostian ostiralean, eta Azkoitian herenegun, emanaldi bana egin dituzte flautistek, lagun gehiagorekin. Donostiako Teknologia Parkearen egoitzan jo zuten, ostiralean, Lazkaotxiki musika eskolako taldeko flauta ikasleek. 12-16 urte arteko bederatzi lagun joan ziren, Eneritz Jauregi irakaslearekin. Azkoitiko Bizkargi eskolako eta Donostiako Francisco [...]

Foru Aldundiak 8.000 euroko laguntza emango du Eskola Txikien Festarako

Olaberriako ikasleak, irakasleak, eta udal ordezkariak Gipuzkoako Forua Aldundian izan dira gaur, Martin Garitano diputatu nagusiarekin eta Ikerne Badiola eta Iñaki Errazkin diputatuekin, eta bertan jakinarazi dutenez, ekainaren 9an Olaberrian egingo den Gipuzkoako Eskola Txikien festarako 8.000 euroko laguntza emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Foru Jauregiaren eskaileretan hartu ditu diputatu nagusiak Olaberriako ikasleak, eta ohorezko [...]

Jon Alustiza: «Leuzemiadun haurrek beti hunkitu naute»

Jon Alustizak (Idiazabal, 1989) mendiko lasterketak gustuko ditu eta aurten bere zaletasuna eta elkartasuna uztartzea erabaki du. Horretarako, Pausoz Pauso Ultra Trail 2013 egitasmoa martxan jarri du. Lasterketetan leuzemia duten gaixoen beharrak ezagutzera ematen eta gaixotasun honen aurka dirua biltzen ari da. Dagoeneko 80 kilometrotik gorako bi probatan parte hartu du eta igandean Zegama-Aizkorri maratoian [...]

Euskadi Gastronomia saria Azpeitiarentzat

Josema Azpeitia kazetari legazpiarrak kazetari lan onenari 2012 Euskadi Gastronomia saria jasoko du gaur Bilboko Bizkaia aretoan. ZUM edizioak enpresa legazpiarrak argitaratzen eta kudeatzen dituen Ondojan aldizkaria eta ondojan.com web gunean egindako lanagatik jasoko du saria. Berria «sorpresaz» hartu duela aitortu du Azpeitiak, baina gustura dago «urte hauetan guztietan egindako lanaren aitortza» delako, nolabait. Gastronomia [...]

PSE-EEk Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak egindako lana aitortzeko mozioa aurkeztu du Beasaingo Udalean

Beasaingo PSE-EEko alderdikideek Mozio bat aurkeztu dute Beasaingo Udal Plenoak «Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak eta honi lotutako herritar anonimoek egindako lana» eskertzeko eskatuz, «Euskadiko eszenatokian terrorismorik ez egoteko» egindako lanagatik. Idatzi baten bidez Beasaingo alderdi sozialistako Alfonso Segadek herriko alderdiei proposamen hau onartzeko eskatu die «dudaezina eta garrantzi handikoa delako». Bere ustez «beraien konstantzia eta [...]

Alex Aranburu ezkiotarrak irabazi du Legorretan, Caja Ruralen lasterketa borobilean

Alex Aranburu Deba ezkiotarrak irabazi zuen, larunbat arratsaldean, Legorretako 57. Proba, juniorrentzat. Goierriko Caja Rural taldeak bete zituen podiumeko hiru postuak, eta lasterketa bikaina osatu zuten. Aranbururen atzetik (2:12:00), Eriko Mujika beasaindarra sartu zen (25 segundora), eta hirugarren Ander Alonso mutiloarra (34ra). 88 kilometroko ibilbidea zuten; 48 ziklistak bukatu zuten proba. Oredain eta Altzo igo [...]

Allerruko Euken Gallego garaile Ataun Aiako txirrindulari proban

Txirrindulari kadeteentzako Ataun Aiako III. Proban Euken Gallego (Allerru) izan zen irabazlea, atzo arratsaldean, Ataunen. 1:11:40 orduan bukatu zuen lasterketa. Aia auzoan hasi eta bukatu zen, 54 kilometrokoa. Lazkaora bi joan-etorri egin zituzten. Bigarren, Aitzol Odriozola (Atracc. Sanz) sartu zen, 3 segundora; eta hirugarren Mikel Sarasola, 5era. Ataun Aiako III. Proba. Sailkapena (PDFa)