Asteartea, 2013-05-21

Lokatzari aurre eginez 540 lagunek amaitu dute Beitiaren omenezkoa


Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, dozenaka lagunek parte hartu zuten atzo Beitiaren omenezko 17. mendi martxan. Ibiltariek, 34 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, Areizaga-Kalebarren plazan hasi eta bukatuta; bidean, Irimo, Elosumendi, Aizpurutxo, Agiñaga eta Oleta pasa zituzten.

Foru Aldundiak 8.000 euroko laguntza emango du Eskola Txikien Festarako

Olaberriako ikasleak, irakasleak, eta udal ordezkariak Gipuzkoako Forua Aldundian izan dira gaur, Martin Garitano diputatu nagusiarekin eta Ikerne Badiola eta Iñaki Errazkin diputatuekin, eta bertan jakinarazi dutenez, ekainaren 9an Olaberrian egingo den Gipuzkoako Eskola Txikien festarako 8.000 euroko laguntza emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Foru Jauregiaren eskaileretan hartu ditu diputatu nagusiak Olaberriako ikasleak, eta ohorezko [...]

Jon Alustiza: «Leuzemiadun haurrek beti hunkitu naute»

Jon Alustizak (Idiazabal, 1989) mendiko lasterketak gustuko ditu eta aurten bere zaletasuna eta elkartasuna uztartzea erabaki du. Horretarako, Pausoz Pauso Ultra Trail 2013 egitasmoa martxan jarri du. Lasterketetan leuzemia duten gaixoen beharrak ezagutzera ematen eta gaixotasun honen aurka dirua biltzen ari da. Dagoeneko 80 kilometrotik gorako bi probatan parte hartu du eta igandean Zegama-Aizkorri maratoian [...]

Euskadi Gastronomia saria Azpeitiarentzat

Josema Azpeitia kazetari legazpiarrak kazetari lan onenari 2012 Euskadi Gastronomia saria jasoko du gaur Bilboko Bizkaia aretoan. ZUM edizioak enpresa legazpiarrak argitaratzen eta kudeatzen dituen Ondojan aldizkaria eta ondojan.com web gunean egindako lanagatik jasoko du saria. Berria «sorpresaz» hartu duela aitortu du Azpeitiak, baina gustura dago «urte hauetan guztietan egindako lanaren aitortza» delako, nolabait. Gastronomia [...]

PSE-EEk Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak egindako lana aitortzeko mozioa aurkeztu du Beasaingo Udalean

Beasaingo PSE-EEko alderdikideek Mozio bat aurkeztu dute Beasaingo Udal Plenoak «Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak eta honi lotutako herritar anonimoek egindako lana» eskertzeko eskatuz, «Euskadiko eszenatokian terrorismorik ez egoteko» egindako lanagatik. Idatzi baten bidez Beasaingo alderdi sozialistako Alfonso Segadek herriko alderdiei proposamen hau onartzeko eskatu die «dudaezina eta garrantzi handikoa delako». Bere ustez «beraien konstantzia eta [...]

Alex Aranburu ezkiotarrak irabazi du Legorretan, Caja Ruralen lasterketa borobilean

Alex Aranburu Deba ezkiotarrak irabazi zuen, larunbat arratsaldean, Legorretako 57. Proba, juniorrentzat. Goierriko Caja Rural taldeak bete zituen podiumeko hiru postuak, eta lasterketa bikaina osatu zuten. Aranbururen atzetik (2:12:00), Eriko Mujika beasaindarra sartu zen (25 segundora), eta hirugarren Ander Alonso mutiloarra (34ra). 88 kilometroko ibilbidea zuten; 48 ziklistak bukatu zuten proba. Oredain eta Altzo igo [...]

Allerruko Euken Gallego garaile Ataun Aiako txirrindulari proban

Txirrindulari kadeteentzako Ataun Aiako III. Proban Euken Gallego (Allerru) izan zen irabazlea, atzo arratsaldean, Ataunen. 1:11:40 orduan bukatu zuen lasterketa. Aia auzoan hasi eta bukatu zen, 54 kilometrokoa. Lazkaora bi joan-etorri egin zituzten. Bigarren, Aitzol Odriozola (Atracc. Sanz) sartu zen, 3 segundora; eta hirugarren Mikel Sarasola, 5era. Ataun Aiako III. Proba. Sailkapena (PDFa)

Ampo Ordiziak agur esan dio denboraldiari, El Salvadorren kontra 34-26 galdu eta gero

Ampo Ordiziak agur esan dio 2012-2013 denboraldiari, ligako titulurako lehen kanporaketan El Salvadorren kontra 34-26 galdu eta gero. Valladolideko Pepe Rojo zelaian izan zen partida, eta zenbait unetan posible izango zela zirudien arren, Axio Arañak zuzendutako mutilek ezin izan zuten finalerdietarako sailkapena lortu. Partida ondo hasi zen ordiziarrentzat, joko azkarra eginez, atsedenaldira markagailuan aurretik (10-13) [...]

Lau hormen arteko irriak

Ama izateko eskubidea traba eta oztopo guztien gainetik jartzea. Hori izan da Oskarbi Jauregi zaldibiarrak eta Lierni Armendariz beasaindarrak bilatu dutena. Preso daude biak, baina horrek ez die ama izateko aukera kendu. Kartzelan ezkondu ziren biak, eta biek ere, kartzelan izan dute umea. Preso dauden amek hiru urtean dute umea berekin izateko eskubidea. Bitarte horretan, eta batez ere ondoren, ezinbestekoa da familiaren laguntza, eta nola ez, amena. Ama izateaz gain, amona ere bihurtu diren amena. Alaba kartzelan izateak dituen atsekabe guztien artean, «poz handia» da beti ere ume baten etorrera, eta hala bizi izan dute bi familiek.

San Isidro feria Ataunen

Gaur goizean San Isidro feria egin dute Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekuan. Loreak, gozokiak, perretxikoak, barazkiak, kandelak, xaboia, gazta, olioa eta apaingarriak jarri dira salgai, besteak beste. Zero Zaborrek ere postua ipini du eta aipatzekoa da Iparraldeko bi pate ekoizle etorri direla.

Mozorroak eta sukaldaritza lehiaketa Loinatz jaietan

Mozorro Eguna ospatzen ari dira gaur beasaindarrak. Kuadrillak eta familiak mozorrotuta atera dira kalera. Gainera, plaza azpian elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa egin dute. Hamar elkartek parte hartu dute. Barazki menestra eta bakailao kokotxak txirlekin kozinatu dituzte. Menestra onena Larrañaga elkartekoek egin dute, kokotxa onenei saria Aitzgorri elkartekoek irabazi dute eta sailkapen nagusia Larrañagakoek irabazi dute. [...]

Presoekiko elkartasunak Goierriko plazak bete ditu


Herrirak antolatuta Plazara! ekimena egiten ari dira gaur Euskal Herriko herrietan eta mundu osoko hainbat hiritan. Euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko eta euren eskubideak aldarrikatzeko, herriko plazetan elkartzen ari dira herritarrak. Arratsaldean, 16:00etan Idiazabalen ume jolasak egongo dira eta 20:00etan Legorretan elkarretaratzea.

Caja Rural taldeko Miguel Angel Benitok irabazi du Loinatz txirrindulari proba

Caja Rural taldeko Miguel Angel Benitok irabazi du gaur goizean Beasainen jokatu den Loinatz proba. 23 urte azpiko txirrindulariek parte hartu dute. Helmugan bigarrena Seguros Bilbao taldeko Hector Saez izan da eta hirugarrena Cajar Ruraleko Francisco Javier Medina. Mendiko sailkapena Saezek irabazi du, tarteko helmugena Seguros Bilbaoko Bernardo Ayusok eta taldekakoa Caja Ruralek. Txirrindulariek 122 [...]