Igandea, 2013-05-19

Presoekiko elkartasunak Goierriko plazak bete ditu


Herrirak antolatuta Plazara! ekimena egiten ari dira gaur Euskal Herriko herrietan eta mundu osoko hainbat hiritan. Euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko eta euren eskubideak aldarrikatzeko, herriko plazetan elkartzen ari dira herritarrak. Arratsaldean, 16:00etan Idiazabalen ume jolasak egongo dira eta 20:00etan Legorretan elkarretaratzea.

San Isidro feria Ataunen

Gaur goizean San Isidro feria egin dute Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekuan. Loreak, gozokiak, perretxikoak, barazkiak, kandelak, xaboia, gazta, olioa eta apaingarriak jarri dira salgai, besteak beste. Zero Zaborrek ere postua ipini du eta aipatzekoa da Iparraldeko bi pate ekoizle etorri direla.

Mozorroak eta sukaldaritza lehiaketa Loinatz jaietan

Mozorro Eguna ospatzen ari dira gaur beasaindarrak. Kuadrillak eta familiak mozorrotuta atera dira kalera. Gainera, plaza azpian elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa egin dute. Hamar elkartek parte hartu dute. Barazki menestra eta bakailao kokotxak txirlekin kozinatu dituzte. Menestra onena Larrañaga elkartekoek egin dute, kokotxa onenei saria Aitzgorri elkartekoek irabazi dute eta sailkapen nagusia Larrañagakoek irabazi dute. [...]

Caja Rural taldeko Miguel Angel Benitok irabazi du Loinatz txirrindulari proba

Caja Rural taldeko Miguel Angel Benitok irabazi du gaur goizean Beasainen jokatu den Loinatz proba. 23 urte azpiko txirrindulariek parte hartu dute. Helmugan bigarrena Seguros Bilbao taldeko Hector Saez izan da eta hirugarrena Cajar Ruraleko Francisco Javier Medina. Mendiko sailkapena Saezek irabazi du, tarteko helmugena Seguros Bilbaoko Bernardo Ayusok eta taldekakoa Caja Ruralek. Txirrindulariek 122 [...]

AHTren kontrako protesta batean parte hartu zuten bi gazte epaituko dituzte datorren astean

Abiadura Handiko Trenaren aurka Mariaratzen egindako protesta batean parte hartu zuten bi gazte epaituko dituzte datorren astean. Ordizia eta Beasain arteko gunean, AHTren kontra protesta egiteko, bidoi bati kateatu ziren bi gazteak, makinen bidea oztopatu nahian. Horiei babesa emateko, AHTren kontrako plataformek elkarretaratzea deitu dute. Donostiako epaitegien aurrean bilduko dira, hilaren 23an, goizeko 10:30ean. 2008ko [...]

Asteburuko proposamenak


Beasaingo Loinatz jaiak azken txanpan sartu dira dagoeneko, baina bigarren astebururako ere hainbat ekitaldi gorde dituzte. Gaur gauean, esaterako, Skakeitan eta Vendetta (bideoan) taldeek joko dute; bihar berriz, erromeria giroa izango da, Ezten Giro taldearekin. Urretxun, Iparragirre Balerdi musika tallerreko ikasleen saioa izango da larunbatean, eta Lazkaon, Kantaka abesbatzak Zarzuela gaua egingo du. Dantza saioek, bestelako jaialdiek eta ohiko zine emanaldiek osatzen dute asteburuko agenda.

Kopako garaipena gogoan, ligako lehiari Valladoliden ekingo dio Ampo Ordiziak

Orain hamabost egun Valladolideko beste talde bat izan bazuen parez pare Ampo Ordiziak Espainiako Kopako finalean –VRAC Quesos Entrepinares– , etzi hiri bereko Centransa El Salvadorren aurka ekingo dio Goierriko taldeak ligako titulua lortzeko borrokari. Partida bakarrera jokatuko dira final laurdenak, eta galtzaileak agur esango dio 2012-2013 denboraldi ofizialari. Pepe Rojo zelaian izango da lehia, [...]

Metaleko hitzarmena «alarma gorrian» dagoela salatu dute

Gipuzkoako metalgintza arloko lan hitzarmenaren inguruan «alarma gorria» dagoela salatu du LAB sindikatuak, eta hilaren 24an, ostirala, sektore horretako lantegietan greba egiteko deia egin du, sei arrazoi argudiatuta. Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena desagertuko balitz, Estatuko Metalgintza Hitzarmena ezartzeko arriskuaz ohartarazten du sindikatuak. Hala balitz, «enpresetan dagozkigun eskubideei eusteko bakarrik, izugarrizko borroka» beharko luketela diote, eta erabakiak  [...]

Igartubeitin eta Zumalakarregin Museoen Eguna ospatuko dute

Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan eta Ormaiztegiko Zumalakarregin ekitaldiak antolatu dituzte larunbatean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Igartubeitin Mutiloako Teresa Gartzia Lapitzek taloak egiten irakatsiko du. Ondoren, parte hartzaileek egindako taloak dastatuko dituzte. Ekitaldi hau familiei zuzendua dago, bereziki haurrei eta aitona-amonei. 16:30etik 18:30era egingo da. Gainera, larunbatean eta igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19.00etara, natur inguruneari buruzko [...]

Presoekin elkartasunak Goierriko plazak beteko ditu larunbatean

Larunbatean Plazara ekimena egingo da Euskal Herriko herri guztietan eta mundu osoko hainbat hiritan euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko eta euren eskubideak aldarrikatzeko. Goierri garaiko Herrira taldeek prentsaurrekoa eman zuten asteazkenean ekitaldien berri emateko. Kepa Urtzelai Legazpiko alkateak eta Eneko Zabaleta Ezkio-Itsasoko zinegotziak eragileen arteko elkarrizketa eta akordioek, Donostiako nazioarteko bake konferentziak eta ETAren armak [...]

Ikuskizun bateratua osatzeko pausoak ematen hasi dira kultur eragileak

Herri opera izena eman diote ekimenari, eta arte eta kultur arloko eragile ezberdinek hartuko dute parte.

Korosti eta Lakiola artean ginkana antolatu du Sorgintxulok

Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldeak eta udaleko Gazteria sailak Korosti eta Lakiola artean ginkana antolatu dute datorren iganderako. Lehen Hezkuntzako 3. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara arteko haur eta gazteei eta hauen gurasoei zuzendutako ekimena izango da. Ginkana berezia izango da asteburukoa, Sorgintxuloren 15. urteurrenaren harira antolatutakoa. Igandean, 9:00etan egin dute hitzordua Euskal Herria [...]

«Marokok bake hitzarmena sinatu arren, ez du inoiz su etena bete eta errespetatu»

Tolosaldeko Hitza- Tolosaldea Sahararekin Elkarteak ‘40 Maiatza Borrokan’ ekimena antolatu du; gaur, ‘Mendebaldeko Sahara, konpondu gabeko gatazka zahar bat’ izeneko hitzaldia egongo da Tolosako kultur etxean, 19:30ean. Aita sahararra zuen Beñat Hach Embarek Irizarrek (Ormaiztegi, 1989). Ama, aldiz, euskalduna du. Biak ala biak, oso maitatuak, saharar herriaren askatasunaren alde egindako lanagatik. Semeak, gurasoen bidea hartu, eta aukera duenean, herri zapalduaren inguruko hitzaldiak eskaintzen ditu: «gatazka ezagutarazteko eta konzientzia zabaltzeko».