Larunbata, 2014-10-25

Jazpana, jotzen hasteko prest

Jazpana Fest jaialdiaren 6. edizioa egingo dute asteburuan Beasainen. Gaur, 22:00etan hasita, Fumut, The Lookers, Ladislao, Nueva Vulcano (irudian) eta Olarius&Brothers DJak ariko dira. Bihar, 19:00etatik aurrera, Nikkin, It’s Not Not, Beach Beach, Za!, Capsula, Crazy Young, Buffalo eta Lasers taldeek joko dute; DJ Cocok itxiko du gaua. Kontzertuak Bernedo Enean izango dira, debalde.

Urretxu1 taldeak egin du aurrera Ordiziako azken kanporaketa saiotik

Atera herri arteko bertsolari txapelketako bi finalaurrekoak zein herrik jokatuko dituzten atzo gauean erabaki zen, Ordiziako saioan. Urretxu1 taldeak irabazi du (Asier Sasieta, Amaia Iturriotz eta Antton Fernandez), eta hura pasatu da aurrera. Beasain-Ordizia eta Gabiria2 taldeek ere abestu zuten Ordiziako Kantoin. Kanporaketa faseko bosgarren eta azken saioa izan zen. Finalaurreko bi saio jokatuko dira, [...]

Goi tentsioko linearen aurkako ‘itsaso gorria’ Donostiaraino eraman du plataformak

Demokrazia eskatu du Autopista Elektrikorik Ez plataformak gaur, eguerdian, Donostian egin duen protesta ekitaldian. Deikaztelu eta Ezkio-Itsaso arteko goi tentsioko argindar linearen proiektua aurrera bidean da, Espainiako Gobernua izapideak egiten ari delako, REE Red Electrica Española enpresaren eskariz. Aldiz, plataformak bultzatuta 14.000 herritarrek aurkeztutako helegiteek ez dute inongo erantzun izan administrazioaren partetik. Bi arloak salatu [...]

Bestelako musika-kultura plazaratu du Jazpanak, seigarren aldiz

Asteburuan musika estilo askoren bozgorailu izango da Beasain. Jazpana jaialdiaren seigarren ekitaldia ari dira garatzen, Bernedo-Eneko karpan gune nagusia jarrita. Hala ere, eta iaz hasitako ekinbidearekin jarraituta, kaleko tabernetara ere zabaldu dute zuzeneko musika. Gaur arratsaldean, bi talderen kontzertuak bertatik bertara entzuteko modua izan da. Lehenengo Illuntze tabernan, eta 18:00etan hasita Koioten, SieteC talde donostiarrarekin. [...]

Elkartasun egunean, presoak eta iheslariak gogoan

Lazkaon IX. Elkartasun Eguna ospatu dute, gaur. Eguerdian hasita, kaleak giza-katearekin zeharkatu dituzte lehenbizi, Beasaingo Zanpaldunak joaldun taldearekin batera. Herriko hiru preso eta iheslariren senideei omenalditxoa egin diete, ondoren. Jai giroko atalarekin hasteko, lehenbizi kuadrillen arteko herri kirol jokoak egin dituzte plazan. Ondoren, triki-poteoa, eta jarraian 200 bat lagunek bazkaria izan dute, plazako pilotalekuan. Arratsaldea [...]

Zeanuriko Ipiñaburuk irabazi du Euskal Herriko gazta txapelketa, goierritarren artean

Idiazabalen gaur goizean jokatu den Euskal Herriko 39. Artzain Gazta Txapelketa Ipiñaburu gaztandegiak irabazi du. Puy Arrieta eta Jon Etxebarria bikoteak pozik jaso ditu txapela eta kaikua, Izaro alaba besoetan zutela. “Oso pozik gaude. Txapelketa hau oso garrantzitsua da guretzat, herrialde bakoitzeko hamar onenak etortzen direlako eta zaila delako irabaztea. Aurten urte ona izan dugu”, [...]

Legazpiko festa berrienak, kale zaharrenean

Legazpiko Kale Zaharra izenez ezagutzen den karrika (ofizialki Nafarroa Kalea), festan da asteburu honetan. Ez ezer berezirik gertatu delako. Kale historiko horrek “merezi” zuelako, bakar-bakarrik. Izan ere, Legazpiko herri guneko jatorrizko kale zaharrena da. Udalak aurten berritu egin du; harrizko zoru berria kokatu, eta zirkulazioarentzat itxi dute. Oinezkoak soilik ibil daitezke orain -eta baimendutako autoak-. [...]

Lurra dantza taldeak antolatutako garagardo festa eguerditik zabalik da

Irekiera atzo egin ondoren, gaur ia egun osoan egongo da zabalik Urretxuko Garagardo Azoka, Lurra dantza taldeak antolatuta. Ederrena pilotalekuan atondu dute garagardo edanleku handia, bazkaltzeko edo afaltzeko mahai ugari ere jarrita. Denera 22 garagardo mota edateko aukera dago, mota eta jatorri askotakoak. Lurra dantza taldeak 2015ean beteko ditu sortu zuteneko 50. urteurrena. Urtebete barru, [...]

Kutxa banku fundazio bihurtu izana salatu dute Zumarragan

Kutxa banku fundazio izendatu eta biharamunean, Zumarragako bulego baten aurrean protesta ekitaldia egin dute gaur eguerdian hainbat lagunek. Erabakiaren ondorengo lehenengo erreakzioa izan da Goierrin. Kutxabankek “publikoa eta soziala” izan behar duela aldarrikatu dute, eta Kutxaren administrazio kontseiluak atzo hartutako erabakia gaitzetsi dute. Kutxak Iparragirre kalean duen egoitza nagusiaren aurrean bildu dira protestariak, Kutxaren pribatizazioari [...]

Irimoko aterpea eta gurutzea txukuntzen ari dira

Goierri kirol elkarteko mendi sailekoak, udalaren laguntzarekin, Irimo mendiko aterpea eta gurutzea txukuntzen ari dira. Arratsaldero joaten dira Irimora eta laguntza ongi etorria izango dela diote.
The post Irimoko aterpea eta gurutzea txukuntzen ari …

Urretxuko Udalak ‘Ontziratu zaitez!’ kanpainarekin bat egin du

Urretxuko Udalak, Sasietaren laguntzarekin, Kutxa Ekogunearen ‘Ontziratu zaitez!’ kanpainarekin bat egin du. Helburua arrandegi eta harategietan, plastiko bilgarriaren ordez, tupperrak erabiltzea da. Hala, herritarrek hondakinak murriztuko dituzte. Gainera, erosketak egitea erosoagoa izango da: etxera heldutakoan, ontzia hozkailuan sartu eta kito. Bestalde, merkatariek dirua aurreztuko dute, paper eta poltsa gutxiago erabiliko baitituzte.

Berrogei gaztagile gaztaren herrian

Gaztak egin du ezagun Idiazabal. Euskal Herri osoan du sona Goierriko herri txikiak, baita Euskal Herritik kanpo ere. Hori dela eta, azken urteetan Idiazabalen egiten dute Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa. Gaztari esker herriak lortutako izen ona baliatuko dute, hain zuzen, gaztagintza bera sustatzeko. Artzai Gazta Elkarteak antolatuta, 31. urtez egingo dute txapelketa bihar. Urte [...]