Larunbata, 2013-05-25

Leal eta Aleson dira lasterketa buru Otsaurteko erreferentzia igarota

Aitor Leal, lasterketa burua, eta Imanol Aleson, bigarrena, Otsaurten:

Valdivielso eta Albizuri Lizarrustin

Goierriko 2 Handiak proba Otsaurten:

Otsaurten Aitor Leal irundarra igaro da lehenengoa 12:41ean, eta Imanol Aleson azkoitiarra bigarrena, 12:58an. Goierriko 2 Handietako partaideek ere Otsaurte gainditu dute eta Beasainera bidean dira. Korrikalariak banaka banaka ari dira kontrol guneetatik igarotzen. Eguraldi freskoa eta eguzkia tarteka izan dituzte gune honetan, baina 13:00ak aldera lanbroa hasi du. Beasainen, berriz, 2 Handietako korrikalariak pixkanaka helmugaratuz doaz. Javi Domingezek irabazi du gizonetan eta Silvia Trigerosek emakumeetan.