Astelehena, 2013-05-20

Hernandez bigarren eta Garcia laugarren izan dira Huescan

Gema Hernandez atleta, ezkerretik lehenengoa, podiumean.

San Juan de Flumen (Huesca, Espainia) herrian, Monegroseko desertua hartzen duen eskualdean, Monegrosman triatloia izan da asteburuan, eta bi atleta zumarragarrek parte hartu dute. Gema Hernandezek bigarren postua lortu du eta Ainhoa Garciak laugarrena.

Parte-hartzaileek 34 gradutik gorako tenperaturari aurre egin behar izan zioten. Igerian 18 kilometro egin zituzten, bizikletan 72 kilometro eta korrika 15 kilometro. Bi zumarragarrek lasterketa «bikaina» egin zutela adierazi du Asier Murua laguntzaileak.

Nesken lasterketa Yvet Farriols katalanak irabazi zuen, eta mutilen artean Mikel Otaegi atleta euskalduna izan zen garaile.
Datorren asteburuan, Gema Hernandezek Gasteizeko distantzia luzeko Munduko Triatloi Txapelketan parte hartuko du: 4 kilometro igerian, 120 kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrika bete beharko ditu atleta zumarragarrak.