Larunbata, 2014-09-20

Zumarragako plaza 70 auto klasikoren topagune izango da

Euskadi plazan auto klasikoen erakusketa egingo dute 9. urtez.

Zumarragako Motorraren Astearen barruan, igandean, auto klasikoen topaketa izango da. 70 auto inguru elkartuko dira Euskadi plazan. Autoak 09:30ean hasiko dira enparantza betetzen, eta 18:00etan amaituko da topaketa. Tarte horretan autoak Zumarragako errepideetan ere ibiliko dira.

Bederatzigarren urtea da udalak, Motorraren Astearen baitan, ekintza hau antolatzen duena. Asteak urtean zehar motorrarekin zerikusia duten ekintzak hartzen ditu. Azaroko Sunsundegi rally-aren ibilbideko geraleku izan ohi da Zumarraga, ekorally-ak geldialdia egiten du uda partean, eta motorren bilkura ere egiten dute, besteak beste. Kontzentrazio honen harira freestyle motor ikuskizuna antolatu du udalak aurreko bi urteetan. Irailean izan ohi da motorren ikuskizuna, baina Mikel Serrano alkateak adierazi duenez, aurten ez dute ikuskizunik antolatuko.

Antioko igoera
Antioko igoera ere egin dute aurreko bi aldietan Motorraren Astearen barruan. Iaz ez zuten antolatu automobil federazioarekin egutegia adosteko arazoak izan zirelako eta segurtasun neurriak nahi beste ezin zituztelako bermatu. Ez zuten Antioko Igoera hurrengo urteetan antolatuko ez zutenik baieztatu.

Aurten, Zumarragako alkateak esan duenez, «baliteke uztailaren 28an Antioko Igoera egitea». Finantziazio iturriak aurkitzeko lanean ari direla ere esan du Serranok. Duela bi urte antolatu zuten lehen aldiz eta 55 autok parte hartu zuten. Aitor Zabaletak irabazi zuen orduan.