Larunbata, 2013-05-18

Giro onean ospatu zuten gaztetxeko urteurrenaren egun handia

Urretxuko eta Zumarragako gaztetxeak 10 urte bete ditu aurten. Pasa den larunbatean ospatu zuten egun handia, eta baita giro onean ospatu ere. Pilota txapelketako finalak, bazkaria, bakarrizketak eta kontzertuak izan zituzten gaztetxean. Bezperan, ume jolasek ere Urolako tren geltoki zaharra umez betetzea lortu zuten.