Asteartea, 2014-07-22

‘Goazen Plazara!’ ekimena babestu dute gaur goizean Goierriko hainbat herritan

Gaur goizerako, Goazen Plazara! ekimena deitu zuen Herrira plataformak. Euskal presoen eta iheslarien eskubideak defendatzeko asmoz, ehunka herritar kalera atera dira Goierriko hamaika herritan. Urretxun eta Zumarragan, esaterako, argazkian ikus daitekeen mosaikoa osatu dute herritarrek. Arratsaldean bertso saioa ere egingo dute, 17:00etan Ederrena pilotalekuan. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Amets Arzalluz, Gorka Ojanguren, Nerea Elustondo, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi ariko dira kantuan. Gai jartzaile lanak Unai Elizasuk egingo ditu. Sarrera 12 eurotan egongo da salgai pilotalekuan bertan.

Arratsaldean hainbat herritan jarraituko dute ekintzek. Legazpin herri bazkaria egiten ari dira, eta gero kanturako saioan irekiko dute. Legorretan eta Zegaman, bestetik, elkarretaratzeak egingo dituzte 19:45ean eta 19:00etan, hurrenez hurren. Legorretan enkartelada forma hartuko du protestak, eta Zegaman musikaz girotuko dute.