Asteazkena, 2014-09-17

Harrera familiak eta Gorka Elustondo, GoiBerriren ale berrian

Ostiralean GoiBerri aldizkariaren ale berri bat iritsiko da etxeetara. Harrera familiek hartuko dute aste honetako gai nagusia. elkarrizketa, berriz, Gorka Elustondo Realeko jokalariari egin diote. Nekane Gonzalezen, Jon Artolaren eta Mikel Alvarezen iritziek, Zegama-Aizkorri junior lasterketan parte hartuko duten Luis Malkorra eta Oihana Arizkorreta zegamarrek, Jesus Urteagak eta Ainara Oiartzabalek ere beren lekua izango dute ale honetan.

Horrez gain, GoiBerriren ale berriak ezkontza gehigarria ere izango du barrenean.