Ostalariei bazkide izateko gonbitea egin die Bi-Tartean merkatarien elkarteak

2012/02/23
Nork

jende ugari bildu ohi da Ederrenan egiten den azokan

Urretxuko eta Zumarragako Bi-tartean merkatarien elkarteak 2012 urterako dituen kanpaina eta proiektuen berri emateko bilera egin du bazkideen artean. Bileran bertan, elkarte bateko bazkide izateak dituen onurak zeintzuk diren aipatu dute eta bide batez, bi herrietako ostalariei elkartera gerturatzeko gonbitea luzatu diete.

Aitziber Santakutzek, Urola Garaiko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoko arduradunak bileran azaldu zuenez, «une honetan 93 merkatariek eta zerbitzu enpresek» osatzen dute Bi-Tartean. Elkartea 1993an sortu zen «sektorea bera eta herria dinamizatzeko helburuarekin», gogorarazi zuen. Orain, ostalaritza ere «sektore oso garrantzitsua» dela ohartuta, «elkarteko bazkide izatera gonbidatu nahi ditugu». Teknikariak esandakoaren arabera, taldean aritzea orain, «inoiz baino garrantzitsuagoa delako». Bileran ostalari gehiegi agertu ez bazen ere, batzuk han izan ziren. Motz tabernako Gaizka Oiartzabalek, adibidez, elkartzea «ideia ona» iruditzen zitzaiola aipatu zuen. Sektoreko beste zenbait kiderekin ere hitz egin zuela aipatu zuen eta «gehientsuenak ekimenean parte hartzeko» prest agertu zirela esan zuen.

Behin aurkezpena eta gonbidapenak eginda, urte honetarako elkarteak aurreikusita dituen kanpaina eta proiektuen berri eman zuten. Egingo den lehendabiziko kanpaina, datorren asteburuan gauzatuko da, martxoaren 2tik 4ra egingo den Urretxuko eta Zumarragako Stock Azoka, hain zuzen. 21 dendek eman dute izena dagoeneko eta ohi bezala Urretxuko Ederrena pilotalekuan antolatuko dute.


Kanpainak eta berrikuntzak

Apirilean edo urrian, oraindik ez dute datarik zehaztu, nobedadeen desfilea antolatu nahi dute. Ekainean, ohiko bihurtu den Merkatarien Astea izango da. Zozketak, animazioa eta bazkideentzako ikastaroak antolatzen dituzte, besteak beste. Urtea amaitzeko, aurten ere Gabonetako kanpaina egingo dute, Olentzero erraldoia Areizaga-Kalebarren plazan jarrita.

Gainontzean, bazkideentzako formazio tailerrak egingo dira urtean zehar, «paketeria, erakusleihoak apaindu eta antolatzekoak… izaten dira», aipatu zuen Santakutzek, «oro har, elkarteko kideek beraiek eskatzen dizkigute ikastaroak dira».

Aurtengo urteari begira azpimarratzekoak diren berrikuntzen artean, bi herrietako argazki zaharrak bildu eta erakusketa bat antolatzeko asmoa dagoela esan zuen merkataritza teknikariak. «Oraindik, ez daukagu ezer zehaztuta, baina udaletxeekin hitz egin dugu eta materiala egon badago», esan zuen.

Horretaz gainera, ostalariekin batera herritarrentzako ekintza ezberdinak ere antolatu nahi dituzte. «Afariak zozketatu, pintxo poteoarekin zerbait egin…oraindik ez daukagu garbi», esan zuen Santakutzek.
Asmo berri gehiago ere badituzte, dena den. Dendetan eta jatetxe zein tabernetan bezeroak fidelizatzeko aplikazio informatiko bat jarri nahi dute. «Datu base bat sortzeko balio du», esan zuen teknikariak, «honen bitartez bezeroari dendan dauden eskaintzak edo jatetxe batean dagoen menua zein den esan ahalko zaio mezu bitartez». Gainera, elkartearentzako egoitza bat ere bilatzen ari dira, «jendeak leku fisiko batekin identifika gaitzan» amaitu zuen.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 37 segundo · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza