Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan

2012/02/23
Nork

Bilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko sistema horren alde egingo duen lehendabiziko herria, gaur, osoko bilkuran, arratsaldeko zazpietan.

Egun Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan jasotzen dituzte zaborrak sistema horren bidez, eta Bilduk atzo Donostiako Miramar jauregian egindako agerraldian adierazi zuen «oso gustura» dagoela emaitzarekin. Miramarreko aurkezpenean izan ziren besteak beste, Lazkaoko, Legorretako, Ormaiztegiko eta Segurako alkateak.

“Errauste plantaren beharrik ez”
Mikel Biain eta Ainhoa Zabalo Oñatiko eta Lezoko alkateek hartu zuten hitza Bilduren izenean, eta esan zuten gipuzkoar guztiek «arazo larria» dutela hondakinen kudeaketarekin. «Azken hamarkadatan hondakinak zabor bezala tratatu izan ditugu, neurrigabe sortuz, nahasita bilduz eta mendizulo beltz batera botaz». Horren ondorioz kutsadura sortu dela, «osasuna arriskuan jarri dela eta Gipuzkoa hondatze bidean» ipini dela azpimarratu zuten.

Oñatiko eta Lezoko Bilduko alkateen hitzetan egoera horren aurrean errauste planta baten proposamena egin dute hainbat agintarik, baina «ezkutatu egin dute planta horrek ere osagai toxiko eta arriskutsuak biltzeko zabortegia beharko lukeela». Era berean Bilduren ustez, «gezurra» da Zubietan egitekoak ziren errauste plantak hondakinen arazoa konponduko duela.
Dena den, hondakinen arazoaren aurrean ez daudela kezkatuta adierazi zuten Bilduko hautetsiek, «ziur baikaude guk sortutako arazoa guk konponduko dugula, herritarrengan, pertsonengan sinesten dugulako». Guztien artean hondakinen tratamendurako hierarkia errespetatuko dutela, eta hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko urratsak egingo dituztela eman zuten jakitera. Helburua Gipuzkoa zero zabor ereduaren lurralde bihurtzea da.

Sistema «antzuak»
Bilduren arabera orain arteko sistemekin hondakinen %25 soilik birzikla daiteke, eta atez ateko sistemarekin berriz %90. Horregatik orain arteko ekimenek «huts egin» dutela eta «antzuak» direla aipatu zuten. Horri buelta emateko beraien esku dauden  neurriak hartuko dituztela eman zuten jakitera. Mundu osoko herrialde «zentzudunek» egin ohi duten bezala, «bilketa emaitza emankorrenak» eman ohi dituen atez ateko bilketaren aldeko hautua egingo dute.

Bestalde, herrietan, makomunitaten laguntzarekin, konpostatzeko kanpaina zabalak ere jarriko dituzte abian, koalizio abertzaleak aipatu duenez. «Gipuzkoako familietan, eskoletan, jatetxeetan, lantegietan…».

Gipuzkoarren erdia
Aipatutako 35 herri horietan 250.000 biztanle inguru bizi dira.  Beraz, Bilduren hitzetan herri horietan mozioak onartuz gero, Gipuzkoako biztanleen erdiak erabiliko dute hondakinak biltzeko sistema hori.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bertsolari gazteen saioa, hilaren 22an Amaian gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Datorren asteko asteartean, hilak 22, 18:00etan, 2011-2012 ikasturteko Bertso Jaialdien lehenengo saioa egingo dute Amaia Kultur Zentroan. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak arituko dira bertsotan eta ikasturte osoan Gu Ere Bertsolari egitasmoaren barruan egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute.


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza