Banatu dituzte jada 2011ko Iparragirre Sariak

2012/02/21
Nork

Iparragirre Sariak 2011ko irabazleak, ostiraleko sari banaketa ekitaldian, udal ordezkariek lagunduta

Ostiralean egin zen 2011ko Iparragirre Sarien banaketa ekitaldia. Urretxuko udaletxean burutu zen, eta bertan izan zen, besteak beste, Felix Maraña, sariketaren koordinatzailea, epaimahaikideek lagunduta. Aurtengo sariketara aurkeztu diren lanen maila azpimarratu zuen batez ere epaimahaiak.

Hiru mailatan bereizita banatu ziren sariak: bertsopaperak, narratiba eta poesia. Azken bietan euskarazko eta gaztelaniazko lanak saritu ziren.

Bertsopaperen atalean hamahiru lan aurkeztu dira guztira. Mikel Iturriotz urretxuarrarentzat izan da lehendabiziko saria, 150 eurokoa, 16 urtetik beherakoen atalean. 16 urtetik gorakoen mailan Iñigo Legorbururentzat (Errenteria) eta Aitor Albisturrentzat (Errenteria) izan da lehendabiziko saria ex aequo. 300 euro jaso ditu bakoitzak. Sail honetan Maialen Akizu eta Jexuxmari Alberdi urretxuarrek ere aipamen berezia jaso zuten, lehenak aipamenari uko egin bazion ere.

Narratiba lanen sailean, 12 lan aurkeztu dira euskaraz eta 149 gaztelaniaz. Karmele Mitxelena (Oiartzun) euskarazkoan eta Miguel Angel Gonzalez (Madril) gaztelaniazkoan izan dira irabazleak. Biek 600na euro jaso dituzte.

Amaitzeko, poesia lanen atalean, 59 lan aurkeztu dira guztira, sei euskaraz eta 53 gaztelaniaz. Euskarazko poesia onena Aitor Albisturrena (Errenteria) izan da. Gaztelaniazkoa berriz, Elena Romanena (Toledo). Hauek ere 600na euroko saria jaso zuten aurkeztutako lanei esker.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Irungo Alarde Parekideak bi kantinera gehiago aukeratu ditu. Hain zuzen ere, Anaka eta Lapitze auzoetako konpainiek hautatu dituzte. Noemi Gomezek ordezkatuko du Anaka, eta Erika Moraledak Lapitze.


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Erotuta daude bidasoar hauek! gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Finaleko joaneko partidan irabazita, Espainiako Lehen Mailara igotzeko urrats bakarra falta zaio Irun Rugby Taldeari. Bihar arratsaldean lor dezakete azken urteetako helburua. Bidasoaren bi aldeetako jokalari zein zaleak prest dira pozez zoratzeko. Asier Perez-Karkamo / Irun Locosdelrugby.com da haien webgunea. Erotuta daude Irun Rugby Taldeko jokalariak, errugbian aritzeagatik ero. Haien zaleak ere zoro daude, bi astean behin [...]


  • Nerea Lizarralde-(e)k beste sarrera bat idatzi du Museoez gozatzeko eguna gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Museoen Nazioarteko egunean doako bisitak eta jarduera bereziak egiten ari dira Turistek eta donostiarrek museoez gozatzeko egun polita dute gaur. San Telmo Museoan doako bisita gidatuak egiten ari dira, eta sarrera ere doan da. Berritze lanen azalpenak, eta eraikinaren sekretuak ezagutzeko aukera eman diete bisitariei. Arratsaldean, 17:00etan euskarazko bisita gidatua egingo dute eraikinaren arkitekturaren inguruan. Ordu [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza