Goiztiri AEK euskaltegiak 25 urte bete ditu

2012/02/01
Nork

Urtemugako abestia

Goierri beheko Goiztiri AEK euskaltegiak 25 urte beteko ikasturte honetan, eta urteurren hori ospatzeko hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu otsailetik ekainera bitartean. Horrez gain, urteurreneko logoa eta abestia ere sortu dituzte. Ordiziako D’elikatuz gunean egin zuten atzo iluntzean urteurrenaren aurkezpena AEK-ko irakasle eta ikasle multzo handi batek.

Karmele Santoyo zuzendaritzako kideak gogoan izan zituen 25 urte hauetan “sokari tiraka” ibili diren guztiak, eta 25. urteurren honetan AEK-k opari handi bat jaso duela aipatu zuen. Izan ere, ekainetik aurrera egoitza berria izango du AEK-k Ordizian. Beñat Garmendia obraren zuzendaritza eramaten ari den AEKren irakaslearen esanetan, 150 metro koadro pasa izango ditu egoitza berriak. “Hiru ikasgela, irakasle gela bat, tutoretza gela bat eta ekitaldiak egiteko beste areto bat izango ditu egoitza berriak”. Lukusain plazan egongo da euskaltegi berria, Zuberoa eta Behe Nafarroa kaleen artean.

Kultur ekitaldiak

Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Goiztiri AEK euskaltegiak. Maria Luisa Gorrotxategi irakasleak eman zuen haien berri. Otsailean talo ikastaroa egingo dute Beasainen; martxoan Erregea eta bufoia ikuskizuna Seguran; apirilean Napoka Iria taldearen kontzertua Beasainen; eta maiatzean bi ekitaldi egingo dituzte: hitz tailerra Beasainen eta Bakarrizketa bat Legorretan. Ekainean, Ordiziako egoitza berria estreinatzearekin bat, urteurreneko afaria egingo dute.

Logoa eta abestia

Urteurrena irudikatzeko logotipo lehiaketa ere antolatu zuen AEK euskaltegiak. Nekane Munduate lehiaketaren arduradunak zehaztu zuenez, lau lan aurkeztu dira lehiaketara, eta irabazlea Aramaioko Mikel Ruiz de Azua izan da. Ataungo Urbitarte sagardotegian bost lagunentzako afaria jaso du saritzat. Eta abesti bat ere sortu dute. Hernaniko Black Jiko taldeak egin du abestia. Goiztiri AEKren blogean lor daiteke urteurrenari buruzko informazio gehiago.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza