Euskalmeten arabera asteburuan 800 eta 400 metroen artean koka liteke elur-kota

2012/01/27
Nork

Elurra eta tenperatura baxuak iragarri ditu Euskal Meteorologia Agentziak astebururako. Elurraren presentzia 800 eta 400 metroen arteko elur-kotetan kokatu dute, eta tenperaturen jaitsiera nabarmena izango dela ere iragarri dute.

Euskalmeten arabera, ziur aski, Europatik etorritako fronte hotz batek prezipitazioak eragingo ditu. Aipatutako prezipitazioak elur-moduan emango dira kota baxuetan; 600 metrotan kokatuko dira larunbateko (hilak 28) azken orduetan eta 400-500 metrotan igandean (hilak 29) zehar.

Larunbatean, gainera, zaparrada txiki-ertainak eman daitezke bereziki egunaren bigarren zatian zehar. Igandean, ostera, prezipitazioak ez dira hain garrantzitsuak izango (Gipuzkoan 5 l/m2ko meta daitezke gehienez). Larunbateko bigarren zatian eta igandeko lehen zatian zehar, trumoi-ekaitzak txingorrarekin eman litezke goialdeko aire hotzak eraginda. Laburbilduz, prezipitazioak izango dira nagusi asteburuan, batez ere larunbateko arratsalde eta gauean, eta elur-kotak 800 metrotatik 400-500 metrotara behera jaitsi liteke igandean zehar.

Euskalmeten iritziz, 1.000 metroko altueratik gora egoera aldatu egingo da, zonalde batzuetan 15-20 zentimetro elur pilatuko dela aurreikusi baitute.

Informazio-atal berria berria
Bestalde, gaurtik aurrera, Euskalmeteko webguneko erabiltzaileek Elurretarako iragarpena izeneko atal berezia izango dute eskura, www.euskalmet.euskadi.net helbidean. Bertan, txosten bat argitaratuko dute elur-kota 1.000 metrotik jaisten den bakoitzean. Kasu horietan webgunea 12 orduro eguneratuko dute.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Entzun albisteak


Entzun [otsailaren 22ko] albisteak.
Goierri Irratiko EgunOn Goierri saiotik hartuta.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

RSS josu maroto

  • inauteriak
    oinarrizko marrazkiaGOIBERRI astekariaren 3. alerako eginiko ilustrazioa.Ilustración para el 3 número del semanario GOIBERRI.lamy safari + photoshop […]

RSS Gaurko hitza

  • zingo
    iz. ITSAS. 1. Sakonera. 2. Zunda.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: ad. [sakonera] sakonera, kalatu (Elhuyar Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): es (1) calado, fondo, profundidad (2) sonda fr (1) (ontziarena) tirant d’eau; (portukoa) profondeur (2) sonde en sounding line, lead line Zeu beteko zingoa baino ez dago hor! esan z […]

RSS The Indezents bloga >>

  • Langile zapaltzaileak eta hainbat fauna
    Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sa […]

RSS Patxitrapero

  • Hitza bera baino garrantzitsuago
    Nere ordenagailuak, tonto-tonto, bost urte egin ditu. Eta badirudi, bere azkenetan dagoela, aldiro-aldiro konortea galtzen duelako. Batzuetan hogei minutu egiten ditu bizirik, beste batzuetan berrogei, eta kapritxoak ematen dionean bakarrik, ordubete baino zeozer gehiago.Baina hutsik egin gabe, pott! Itzaltzen da, batere abisatu gabe, traizioz. Pantaila belt […]

Berriketan.info [RSS]

  • Jon Eskisabel-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    Rafa Rueda gehitu dugu http://www.badok.info biografien multzora. Diskografia, hemeroteka, argazkiak ikus ditzakezu eta kantu bat entzun. http://bit.ly/zZx9yQ


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Atez ateko sistema abiatuko du Bilduk gehiengo osoa duen zortzi herrietan gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaBilduk gehiengo osoa duen Goierriko zortzi herrietan atez ateko sistema abian jartzeko asmoa du, datorren urte hasieratik aurrera. Hain zuzen ere, Ataunen, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Goierrikoez gain, Gipuzkoako beste 27 udalerritan ere gauza bera egingo du koalizio abertzaleak. Gaurtik aurrera hasiko da eskaera udal-batzarretara eramaten. Legorreta izango da zaborrak kudeatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 48 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.



lasterketak

Bereziak

etxebizitza

36ko gerra

etxebizitza

etxebizitza