AHTaren Goierriko bi zati bukatutzat jo ditu ETSk

2012/01/21
Nork

 EAE Euskal Autonomi Erkidegoko tren azpiegiturak kudeatzen dituen Euskal Trenbide Sareak (ETS) bukatutzat eman ditu AHTaren Goierriko bi zati: Ordizia-Itsasondo (2,8 kilometro) eta Beasain Ekialdea (2,1 kilometro). ETSren arabera, trenbide zati horiek bukatuta daude, baina lanak ez dira erabat bukatu. Ingurumen aldetik “ingurua biziberritzea” falta dela esan du ETSk, eta lan horiek udaberrian egingo dituztela. Beasaingo zatia iragarritakoa baino urte erdi lehenagoa egin dutela nabarmendu du Iñaki Arriola sailburuak.

Ordizia eta Itsasondo arteko zatia da Goierrin eraikitzen hasi ziren lehena. Trenbide zati hori lurpean egin dute, tunel bidez. Tunelaren bi aldeetara inguratzeko bi zubi eraiki behar izan dituzte, bat Itsasondon eta bestea Ordizia eta Beasain arteko mugan, Mariaratzen. Beasaingo ekialdea zatia ere tunel bidez egin dute, eta aurrekoan bezala, tunelaren bi muturrak lotzeko zubiak jarri dituzte. 95 milioi euro gastatu ditu ETSk AHTaren bi zati horiek egiteko.

Etiketak: , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du «Beasaingo danborrada bertakoagoa egin nahi genuen, nortasun bat eman» gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDokumentu zaharrek diotenez, XX. mende hasieran egiten zen danborrada Beasainen. Baina 40 bat urtez utzita egon ondoren, 1978an berreskuratu zuten. Hasiera hartan egon zenetako bat da Pello Irizar; azken hiru urteetan, herriko konpositoreen piezak egokitzen aritu da, danborradari nortasuna eman nahian. Beasaingo danborrada, sorreratik ezagutzen duzu, ezta? Bai, danborrada berria hasi zenean, 1978an, anaia zena eta biok [...]


  • Beasaingo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Beasaingo umeen danborradak mende erdia beteko du, erroetara itzuliz gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkartuko dira bihar gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Bihar emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute Irungo Zabaltza plazan, eguerdiko 12:00etan hasi eta ordu erdiz. Hilabetero udaleko Gizarte Ongizateko Aholku Kontseiluko Berdintasun Batzordeak eta emakumeen aldeko hiriko elkarteek elkarrekin egiten duten protestaldia da, eta besteak beste, Txingudi Anti Sexista (TAS) manifestuko sinatzaileek bat egin dute ekintzarekin. Hiriko hainbat gizarte taldek osatzen dute TAS mugimendua,


  • Irun Iruten euskara elkarteak oinarrizko joskintza ikastaroa antolatu du hurrengo hiru astearteetan egiteko (hilak 22 eta 29, eta ekainak 5). Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 18:00etatik 19:30era, Jostunak-en (Eliza karrika, 10). “Juxtu-juxtu botoi bat nola edo hala josten dakienarentzat edota praken barrenak zelloz hartzen dituzten horientzat antolatutako tailerra da. Oinarri-oinarrizkoa ikasiko dugu: botoiak [...]



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza