Atzo ospatu zuten Jose Mari Lasaren omenezko hileta elizkizuna Urretxun. Urretxun inoiz ikusi gabeko jendetza bildu zen Iparragirre plazan. Herri askotatik etorritako txistulariek lagundu zioten gorpuari elizara, eta bina txistularik eta dultzainarik sartu zuten barrura. Mezan, Iratzarri dultzainariek eta Jose Ignazio Ansorenak pieza bana eskaini zioten, eta irteeran, Irrintzi dantza taldeko hiru belaunaldi ordezkatzen zituzten hiru dantzarik aurreskua egin zioten. Agur Jaunak joaz agurtu zuten Jose Mariren gorpua.












Hogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]






