Euskal presoei elkartasuna adierazi diete hainbat eragilek

2012/01/02
Nork

Asko eta asko izan dira Eguberri egunaren eta Urtezahar egunaren artean Goierrin euskal presoen eskubideen alde egin diren ekimenak. Dozenaka udal hautetsik 24 orduko baraualdiak egin dituzte, elkarretaratze jendetsuak egin dira herri gehienetan eta presoei babesa emateko agerraldi publiko bat baino gehiago ere izan da egun horietan. Ekimen guztien helburua bera: presoei elkartasuna adieraztea eta haien alde egiteko konpromisoa hartzea. Bide batez, larunbatean, urtarrilaren 7an, Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrean parte hartzeko deia egin izan dute.

Egunotako ekimenik esanguratsuena Ordiziako udaletxeko batzar aretoan egin zen joan den ostegunean. Orain gutxi espetxetik atera den Ion Telleria idiazabaldarrak eskualdeko hainbat eragilek babestutako adierazpena irakurri zuen. Tartean ziren Goierriko hainbat gazte asanbladatako ordezkariak, musika taldeetako kideak, kultur eta gizarte arloko goierritar ezagunak, kirol mundukoak, eta baita alderdi politikoetako eta sindikatuetako ordezkariak ere.

Presoen egoera agendan
Aro politiko berriak Euskal Herria «argitu» duela, eta hamarkadetan luzatu den gatazka politikoari «irtenbide justu» bat aurkitzeko lanean Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat eragile politikok, sindikalek eta sozialek bat egin dutela nabarmendu dute eragile horiek. «Eginahal horren fruituak ikusten ari gara, eta ukaezina da gure herrian benetako bake eta demokrazia egoera batera hurbiltzeko bidea egiten ari garela, geltokiz geltoki».

Gaztazka konpontzeko prozesuan, «gatazkaren sorburuei eta ondorioei» begiratu behar zaie, eta horrek, «euskal preso politikoen egoeraz hitz egitera» behartzen ditu eragileak. «Presoen egoera agenda politikoan dago. Gure aldetik argi dugu espetxe politika konponbidearen gakoetara ekarri behar dela. Irlandako nahiz Hego Afrikako prozesuetatik ikasgaiak atera ditzakegu». Presoen gaia agendan egon arren, «espetxe politikak oinarrizko eskubideak ukatzen ditu oraindik», eragileek diotenez.

Preso denak gogoan, gaixotasun larriak dituen Inma Berriozabal zegamarraren, eta etxean preso dauden Mila Ioldi ataundarraren eta Belen Gonzalez lazkaotarraren kasuak nabarmendu dituzte. «Larritasun handiz bizi ditugun egoerak dira, urgentziaz konpondu beharrekoak». Hori dela eta, presoen eskubideak bermatzeko deia egin dute.

Etiketak:

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bederatzi abesbatza izango dira kantuan etziko Herri Kanta Jaialdian gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHogeitahirugarren urtez jarraian Kultura Sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia egingo dute etzi, goizeko hamaiketatik aurrera, Gipuzkoa plazan. Bederatzi abesbatzak parte hartuko dute, guztira: Kasino Zaharra, Amuitz, Kardiñeruak, Surbesta, Zumardi, Klink, Xarmanta, Olagarro eta Goxoki. Horiek ordena horretan ariko dira zuzenean abesten, eta talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu. Emanaldia bukatzeko, denek, bai abesbatzetako kideek, eta [...]


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Informazio batzarra, Sainzigarrenearen harira, Soroetan gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Sainzigarrenea Bizirik plataformak herritar guztiei dei egin die gaur arratsaldeko zortzietan Soroetako frontoian egingo duten informazio batzarrera. Bertan, orain arte baserriaren gainean gertatutakoa eta aurrerantzean egin beharrekoaz hitz egingo dute. Auzibide baten ondorioz, gaur egun Sainzigarrenea baserrian bizi diren maizterrak baserritik botatzeko arriskuan daude eta «egoera horren larritasuna eta justizia eza ikusirik guztion presentzia oso


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza