Asteazkena, 2014-11-26

Mintzodromoa egingo dute Urretxun eta Zumarragan

Donostian aurkeztu dute gaur egitasmoa

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko eguna da. Gaur eguerdian aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, euskararen egunaren harian “Gipuzkoa Berriketan. Guk ere euskaraz ekimena”. Foru Aldundiak eta zazpi herriek mintzodromoak egingo dituzte datozen egunotan. Urretxun eta Zumarragan abenduaren 3an bertan izango da mintzodromoa.

Mintzodromoak euskaraz egiteko guneak dira. Herritarrak toki publiko batean elkartu, eta euskaraz egiten dute gai jakin batzuk hizpide hartuta. Helburua euskararen erabilera sustatzea da, euskara plazara eramatea.

Urretxun eta Zumarragan abenduaren 3an izango da, Urretxuko udaletxeko atarian, 11:30tik 12:30ra.