Olaberriko herri eskolako ikasleak Urretxuko eta Zumarragako KKinzona irratian izan dira goizean. 6 urteko ikasleek irratsaio bat egin dute bertan, euren jarduna entzuleei azalduaz. Barre egiteko hainbat aukera ere eskaini dituzte.
Hirugarren maila
Lehen Nazional maila
Igoera fasea
• Goierri Verkol - Servical La Peña
Sailkapena:
1. Santurtzi 13-4 puntu
4. Seky.es 10-7
5.Goierri Verkol 10-7
6. 3001 PC Askartza 7-10 puntu
Jaitsiera fasea
• Lizuan.com - Biok Zerbitzuak
Sailkapena:
1. Lizuan.com 14-3 puntu
3. Mondragon Unibertsitatea 10-6
4. Biok Zerbitzuak 10-7
5. Tabiraco Baque 9-8 puntu
Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean duela 9 minutu · Ikusi
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan
Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean duela 10 minutu · Ikusi
Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen
Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean duela 11 minutu · Ikusi
Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.
Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean duela 12 minutu · Ikusi
Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.
© Goierriko Hedabideak S.L.
Urbialde plaza 7, 20200 - BEASAIN- Tel.: 943 160 056 - Faxa 943 889 612 - E-posta: goierri[abildua]hitza[puntu]info
