GOIERRIKO HITZAren weba berrituz doa, oraingoan blogarien emariarekin

2011/11/09
Nork

Goierriko Hitza webguneak berritzen ari da, eskualdeko erreferentziazko bilgune birtuala izateko asmoz. Eskaintza berriena Goierriko blogarien jarioak dira. Hiru blog irakur daitezke jada Goierriko Hitzaren webgunetik: Patxi Traperorena, Josu Marotorena eta Maite Goñirena.

Nor bere arloan, ibilbide luzeko blogariak dira hirurak. Patxi Trapero zumarragarra ( patxitrapero.blogspot.com) bere «memoria eskasak utzitako zuloak betetzeko» hasi zen blogarekin 2003. urtean,«eta oraindik espabilatu gabe» jarraitzen duela dio umoretsu. Umorea da bere blogaren berezitasunetariko bat. Eguneroko kontuak zabaltzen ditu bertan, ikuspegi ironiko, barregarri edo sakon batekin. «Batzuetan, mezu zaharrak errepasatzen hasi, eta aiba, egia! Hau ere egin nuen! esaten dut», esaten du. Hasi izanaren arrazoiagatik galdetuta, oinarrian, «ondo pasatzen» duela dio. «Batzuetan fundamentuzko gauzak ere ateratzen omen dira, hala esaten didate, eta neuretzako bakarrik, nola gordeko ditut ba! Eskuzabala izatea gauza handia da», nabarmendu du.

Bizipenak marrazkietan
Josu Maroto zumarragarra ( josumaroto.blogspot.com) duela bi urte eta erdi sartu zen blogen munduan. Hasieran ezagutzera ematea zaila dela dio. Sarean nabigatzen zegoela urban sketchers talde bloga aurkitu zuen eta 2010 eko otsailean hasi zen usk spain taldean parte hartzen. Egun blogaren administrari taldean dago. 2010eko irailean de vuelta con el cuaderno blogean ere parte hartzen hasi zen.

Marotok bere marrazkiak «nolabait antolatzeko» hasi zuen bloga, izan ere, marrazkiak dira bere atariaren oinarria, gogoetekin laguntzen dituenak. Marrazkiak «apalean geratzen zirela» ikusirik, lanari erakusleiho bat eman dio sarean. Gehiago marrazten ere laguntzen dio blogak. «Egindako lana mundura zabaltzeak eta gainera erantzuna jaso ahal izateak engantxatu nauela uste dut», dio. Bere blogean ikus daitezke koadernoan jasotzen dituen bizipenak. Blogak «aukera paregabeak» eskaini dizkiola dio: «Marrazkiak nigan sortu duen ilusio bera sentitzen duen jendea ezagutzeko aukera eman baitit».

Hezkuntza sarean
Azkenik, Maite Goñik zazpi urte daramatza jada blog munduan. ikteroak.blogsome.com/ blogarekin hasi zuen jarduna, hezkuntzari lotutako edukiak eta hausnarketak plazaratuz. Jarraian Euskal Jakintza webgunearekin hasi zen. Hau, Batxilergoko ikasleekin euskal hizkuntza eta literatura lantzeko erreminta bat da. Ikasleen laguntzaz elikatzen du, eta eurek sortzen dute gerora eskolan lantzeko materiala. Sarean jartzen dutenez, beste ikastetxe batzuek eta euskaltegiek ere erabiltzen duten materiala bihurtu da.

Bere jardun birtuala ez da atari horietara mugatzen, baina. euskaljakintza.com/gaurkohitza/Gaurko Hitza bloga eta maitego.com ataria ere kudeatzen ditu Goñik. Gaurko Hitza blogean hiru urte daramatza etenik gabe egunero hitz bat argitaratzen. Esanahiarekin eta itzulpenekin janzten du hitz hori. Larunbatetan abestietako hitzak aipatzen ditu eta igandeetan, berriz, bideo forman argitaratzen du. Maitego.com webgunea da agian, Goñik dituenetatik pertsonalena. Egon den jardunaldietako edukiak, «bestelako gauza interesgarriak» edota albisteak biltzen ditu bertan.

Blogarien jarioez gain berrikuntza gehiago ere baditu Goierriko Hitzaren webguneak: asteburueroko kirol taula, goierritarren bideoak, Goierritarra aldizkaria, eskualdeko festen agenda edota Goierri Irratiak egiten duen EgunOn Goierri saioko audioak.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Goierriko Blogariak



Berriketan.info [RSS]

  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Cross fit saioa egingo dute bihar gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Cross fit saioa egingo dute, bihar, Abonatuaren Ordua ekimenaren barruan. Lehenengo ikastaroaw 10:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 11:30ean. Eguraldi ona eginez gero, Fanderiako zelai artifizialean egingo dute, eta euria eginez gero Galtzarabordako kiroldegiko gela batean. Ariketa funtzionalak biltzen ditu kirol horrek: salto egin, gauzak jaso, makurtu… baina intentsitatea handietan


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Boluntariotza eta nazioarteko kooperazioa landuko dute gaur gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Gaur nazioarteko kooperazioari buruz mintzatzeko aukera emango dute Hondarribiko Gazte Informazio Bulegoan, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Esparru horretan egiten dena ezagutarazteaz gain, horrelako ekimenetan parte hartzeko zer egin behar den jakiteko informazioa emango dute. Udari begira boluntariotza zein kooperazio proiektuetan parte hartzea gustuko duten gazteak asko izaten dira, eta hein berean, eskaintza asko iristen


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Auzo antzerki zikloaren emanaldia, gaur, Anzaranen gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Gaur, Iñaki Cembranok A punto de ebullición antzerki obra eskainiko du Anzaran Auzo Elkartearen egoitzan, Lakaxita gaztetxeak eta Anzaran eta San Migel auzo elkarteek antolatzen duten auzo antzerki zikloaren barruan. Antzezlanak “zientzialari ero batek” etengabeko hazkundearen mitoak munduan izan ditzakeen ondorioetaz dituen burutazioak kontatzen ditu.


  • Hondarribiko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak salgai gaurtik gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Hilaren 25ean Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga haurrentzako ikuskizuna egingo dute arratsaldeko bostetatik aurrera Itsas Etxeko auditorioan. Sarrerak gaurtik jarri dituzte salgai Arma plazako eta kirol kaiko turismo bulegoetan. Goizez eta arratsaldez irekita daude turismo bulego horiek, eta sarrerek bost euroko prezioa dutela jakinarazi dute.



lasterketak

Gaiak

36ko gerra

etxebizitza

Bereziak

gazta

literatura

etxebizitza

etxebizitza