Duela astebete eskas jakin zen Arcelor Mittal enpresak Olaberrian duen lantegian erradioaktibitate zantzuak atzeman zituztela. Zortzi egunen buruan, Zumarragako lantegian piztu dira orain alarma guztiak. Altzairutegiko ke-hautsa garraiatzen ari zen kamioi batean atzeman dute, eta Zesio-137ren aztarnak aurkitu dituzte lantegian bertan.
Enpresaren arduradunek, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari abisua pasa eta berehala neurriak hartzen hasi dira. Altzairutegiko fusio-labea geldiarazi egin dute aurrena. Kamioien irteera geldiarazi dute lantalde bat zenbaterainoko kutsadura izan den aztertzen ari da.
Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak adierazi duenez, aurreneko analisien arabera, Zesio-137 iturri erradiaktiboaren fusioak eragin du gertaera, baina horrek ez duela “eragin radiologikorik” izan azaldu dute, “ez langileentzat, ez biztanleriarentzat eta ezta ingurumenarentzat ere”.











[...] Goierriko Hitzak ere berria zabaldu du: http://goierri.hitza.info/2011/11/05/arcelorren-zumarragako-lantegian-ere-erradioaktibitate-zantzuak… [...]
[WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (173.236.168.170) doesn’t match the comment’s URL host IP (173.236.144.183) and so is spam.
[...] noticia saltó la semana pasada (Gara, Hitza, 5-11-2011) pero algunos ya lo debían saber de antes. Por supuesto que no movieron un dedo. Ni [...]
[WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (69.170.134.51) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.200.244.59) and so is spam.